euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur hasiko da Ermuan Laburbira euskarazko zine zirkuitua; Madril, Paris eta Londresera ere helduko da

2012/03/01

Topagunea-ko Manuel Moreno eta Jon Garaño zuzendaria, Laburbira 2012ren aurkezpenean (argazkia Topagunea)
Topagunea-ko Manuel Moreno eta Jon Garaño zuzendaria, Laburbira 2012ren aurkezpenean (argazkia Topagunea)

PUBLIZITATEA

Gaur bertan hasiko da Ermuan Laburbira 2012, euskarazko ikus-entzunezkoen jaialdi ibiltaria. Topaguneak, euskara elkarteeen federazioak, antolatzen duen jaialdiaren 9. edizioa da aurtengoa eta herriz herri ibiliko ditu 8 lan: laburmetraiak, bideoklipak, animazioak... Filmeetatik zazpi euskaraz dira eta bat galegoz. Guztira 26 emanaldi egingo dira Euskal Herrian eta hiru Diasporan: Madrilen martxoaren 7an, Londresen martxoaren 9an eta Parisen hilaren 14ean.

Ermua, Bizkaia. Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, abian jarriko du gaur gauean Laburbira euskarazko ikus-entzunezkoen 9. jaialdia. Lehendabiziko emanaldia Ermuako Antzokian egingo da, eta horren ondoren, Euskal Herriko beste 25 herritan erakutsiko dira zirkuitua osatzen duten zortzi lanak. Aurreko edizioetan bezala, Laburbira Diasporara ere helduko da, eta Madrilen, Londresen eta Parisen ere egingo dira saioak.

Topaguneak ahalegin berezia egin du aurten ere Zinemaldia Euskal Herritik kanpo dauden euskaldunei helarazten eta hainbat euskal etxeekin harremanetan izan da emanaldiak antolatzeko. Aurten ekitaldia antolatzea lortu dutenez gain, badira interesa agertu duten beste zenbait euskal etxek, hala nola AEBetako NABO federazioak, Topagunea-ko Manuel Morenok EuskalKultura.com-i azaldu dionez. "AEBtik ere idatzi dute, zehazki NABOko Izaskun Kortazarrek (Euskara koordinatzailea), baina ingelesez azpidatziak behar zituzten filmeak --uste dut Londresekoek eurek egin dutela-- eta datorren urterako utzi genuen", azaldu du Morenok.

Halatan, Diasporan egingo den lehen emanaldia Madrilgoa izango da, martxoaren 7an, Euskal Etxean (20:00tan). Ondoren, Londresen ere izango dira filmeak ikusgai, martxoaren 9an, Hanbury Hall aretoan, London Basque Society-k antolatuta (18:30tan). Azkenik, aurtengo Diasporako azken emanaldia Parisen izango da, martxoaren 14ean, Eskual Etxean, Sustraiak-Erroak euskara taldeari esker (20:30tan).

Laburbira 2012 zirkuituari buruzko informazio gehiago, Topagunearen webgunean, hemen

Zirkuituari buruzko bideo bat:



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia