euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur abiatuko da Gasteizen, aukeran aurrez aurre eta online, euskal diaspora graduondoaren bigarren edizioa

2022/10/10

Euskal diasporako irudi bat: New Yorkeko Eusko Etxeko kideak Bostgarren Hiribidean desfilean elkartearen mendeurrena ospatzen
Euskal diasporako irudi bat: New Yorkeko Eusko Etxeko kideak Bostgarren Hiribidean desfilean elkartearen mendeurrena ospatzen

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Gaur abiatuko da Gasteizen, aurrez aurre eta online, euskal diaspora graduondoaren bigarren edizioa. Oroi dezagun graduondoak iaz izan zuela estreineko edizioa Euskal Herriko Unibertsitatean, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Graduondoan parte hartzen duten ikasleen kopuru esanguratsu bat munduko zenbait lekuetatik egiten du, hein handi batean Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatutako beka sistema medio.

Graduondoko arduraduna den Oscar Álvarez Gila historialari eta EHUko Amerikako Historiako irakasle titularra denak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, pozik egoteko modukoa da aurten bigarren edizioari ekitea, ikasleak "Euska Herrikoak baina Diasporakoak ere badirela, aurten hain zuzen ere Argentina, Uruguai, Peru eta Mexikokoak". "Urrian, bestalde, lehenengo edizioko ikasleen graduondoko aurreneko lanen aurkezpen publikoa egingo da", adierazi du email bidez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia