euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar abiatuko da Donostiako Miramar jauregian Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra

2008/07/02

Biltzarraren logoa
Biltzarraren logoa

PUBLIZITATEA

Bihartik hasi eta larunbata bitartean Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra egingo dute Donostiako Miramar jauregian. Biltzarrak 'Desberdin Irakurriz: Haur eta Gazte Liburua Kutura Aniztasunean' leloa darama eta bere helburua migrazio prozesuen ondorioz haur eta gazte liburuaren arloan sortzen ari diren beharren inguruan hausnarketa egitea da. Topaketan nazioarteko idazle, irakasle eta adituek hartuko dute parte, horien artean Juan Cruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta euskal idazleak.

Donostia-San Sebastián.  Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra OEPLI-k (Espainiako Haur Liburuaren Erakundea) antolatu du, bere elkarte federatuen eta IBBY-k Portugalen duen ordezkaritzaren laguntzaz. Aipatu elkarte federatuak dira: Consejo General del Libro Infantil y Juvenil, ClijCat (Consell Català del Llibre Infantil i Juvenil), Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literaturako Elkartea, GÁLIX (Asociación Galega do Libro Infantil e Xuvenil) eta APPLIJ (Associaçao portuguesa para a promoçao do livro infantil e juvenil). Kongresuaren koordinatzaileak Itziar Zubizarreta, OEPLI-ko lehendakaria eta Mari Jose Olaziregi, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Nevadako Unibertsitateko literatura aditua izan dira.

Haur eta Gazte Literaturako IV. Biltzarrean idazle, irakasle eta  literatur kritikari ezagunek parte hartuko dute, eta gaur egungo gizartean kultur aniztasunak duen eragina hainbat ikuspegitik aztertuko dute.  Ondokoak izango dira Donostian: Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta idazleak, Karen Sands Buffaloko Unibertsitateko (AEB) irakaslea, Veljka Ruzika Vigoko Unibertsitateko irakaslea, Jesús Díaz Armas Lagunako Unibertsitateko irakaslea, Elisa Bonilla Mexikoko Irakurketa Programa Nazionalaren sortzailea, Marisa Pata  Sánchez Ruipérez Fundazioaren barruan biztanle etorkinen artean burutzen dituzten CILIJko proiektuen koordinatzailea, José António Gómes  Iberiar Eremuko Haur eta Gazte Literaturen Gaikako Sarekoa (LIJMI), Enrique Gil Calvo soziologoa eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakaslea, Pedro Cerrillo Gaztela-Mantxako Unibertsitateko irakaslea eta CEPLIko zuzendaria, Felix Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.

Biltzarrari buruzko informazio gehiago jasotzeko edo bertan izena emateko jo ondoko webgunera: www.desberdin-irakurriz.com

EGITARAUA

Uztailaren 3an

-8’30tatik 9’30etara: Egiaztagiriak ematea, Miramar Jauregiko atondoan.
-9’30etatik 10’00etara: Hasiera ematea eta protokolozko ekitaldiak.
-10’00etatik 10’45etara: Inaugurazio-hitzaldia. Hizlariak: Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta: Besteen begirada; literatur ibilaldi bat gure herrikideen jatorrizko eremuetan barrena.
-10’45etatik 11’15etara: Kafea.
-11’15etatik 12’15etara: Osoko hitzaldia eta eztabaida.
Karen Sands: Literatur kritikaren ikuspegitik, HGL-n kultur aniztasunaren irudikatzea.
12’30etatik 13’30etara: Bi ponentzia eta eztabaida. Veljka Ruzika: Kultur aniztasunak itzulpen-estrategietan sortarazten dituen gogoetak eta Jesús Díaz Armas: Kultura aniztasunak gaztelaniazko HGL-n eragin dituen eztabaida kritikoen aurkezpena.
-13’30etatik 15’00etara: Bazkaria Miramar Jauregian bertan.
-15’00etatik 17’00etara: Komunikazioak bi saletan.
-19’30tan: “Labirintoaren Erbestean” Aretoaren inaugurazioa, Koldo Mitxelena Kultur Gunean.

Uztailaren 4an

-9’00etatik 10’15etara: Osoko hitzaldia eta eztabaida. Elisa Bonilla : Kultura anitzeko komunitateetan irakurketa sustatzeko edozein planek kontutan hartuko
dituen elementuak.

-10’15etatik 10’45etara: Kafea
-10’45etatik 12’00etara: Bi ponentzi eta eztabaida. Marisa Pata: Germán Sánchez Ruipérez Fundazioan, irakurle kulturaniztunentzat diseinatutako ekintzen eta planen aurkezpena eta balioztapena eta José António Gomes: Portugalen, Haur Literaturaren bidez kultur aniztasuna sustatzea.
-12’15etatik 13’15etara: Komunikazioak bi saletan.
-13’30etatik 15’00etara: Bazkaria Miramar Jauregian bertan.
-15’00etatik 17’00etara: Komunikazioak bi saletan.
-17’00tan: Gorringo taldearen eskutik, kalejira eta FGSRek antolatu duen Elena Odriozolaren erakusketaren inaugurazioa.

Uztailaren 5ean

-9’00etatik 10’15etara: Osoko hitzaldia eta eztabaida. Enrique Gil Calvo: Kultur aniztasunak bitartekariak trebatzeko sortzen dituen erronkei buruzko
hausnarketa.

-10’15etatik 10’45etara: Kafea
-10’45etatik 12’00etara: Bi ponentzia eta eztabaida. Pedro Cerrillo: Bitartekariak trebatzeko behar berriak haur eta gazte literatura sustatzeko eta Felix Etxeberria: Ikasle inmigranteen Europako integrazioa; hezkuntza ereduak.
-12’15etatik 13’15etara: Komunikazioak bi saletan.
-13’30etik 15’00etara: Bazkaria Miramar Jauregian bertan.
-15’00etatik 16’00etara: Komunikazioak bi saletan.
-16’00etatik 17’00etara: Ondorioak eta ixtea.
-17’00tan Piano kontzertua: “Les Contes de ma Mère l´Oie” Maurice Ravelena, ondoren Perkusio kontzertua. Mariana Palacios eta Iñaki Telleriaren eskutik. Ondoren, agur kopa bat, Jauregiko lorategian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia