euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gastronomikoki aberats eta zuzeneko dantza eta musika lagun egin da La Platan 2025eko Euskal Kulturaren Eguna

2025/03/24

La Platako Denak Bat dantza taldea, Txapela Sagardoa, Chivilcoyko Ama Lurreko gastronomia, besteak beste, presente izan ziren Euskal Kulturaren Egunean. Behean, ezkerrean, ospakizunaren irudia, airetik hartua
La Platako Denak Bat dantza taldea, Txapela Sagardoa, Chivilcoyko Ama Lurreko gastronomia, besteak beste, presente izan ziren Euskal Kulturaren Egunean. Behean, ezkerrean, ospakizunaren irudia, airetik hartua

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. 500 lagun inguru bildu ziren joan den asteburuan La Platako Euzko Etxeak Euskal Kulturaren Eguna ospatzeko antolatu zuen Korridore Gastronomikoan. Ekitaldia martxoaren 15ean egin zen, larunbat gauean, euskal elkarteak City Bell-en duen aisialdirako gunean. Euzko Etxeko sail guztiek hartu zuten parte ospakizunean: "Mari Aramayo" eta "Vicente Ibarguren" peñek, "Pedro Berrueta" Mus Eskolak, Xare Eskolak, Denak Bat dantza taldeak, Goalball-eko taldeak, Itsuen Futbolak, Emakumezkoen Boleibolak eta Matxin Burdin Liburutegiak. Azken honek kontsultarako liburuak eta Euskal souvenirrak ikusgai jarri zituen stand batean. Bestalde, Magdalena, Chivilcoy eta Lomas de Zamorako euskal etxeek ere bat egin zuten jardunaldiarekin.

Korridore gastronomikoak zapore ugari bertaratuzituen, janari gaziak zein gozoak, tortilla eta txistorra pintxoak, paella, itsaski-kazolak eta euskal pastela, besteak beste, eta edari tradizionalei dagokienez, bertan izan zen beste behin Txapela Sagardo natural euskal argentinarra. Euskal etxe laplatatarreko dantzari talde guztiek —Txikiak, Ertainak, Zaharrak eta helduen "Denak Bat'— emanaldi txalotua eskaini zuten. Oholtzara igo ziren baita ere Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeko "Irrifarrak" dantza taldea, Casal dels Països Catalanseko Montserrat Abesbatza eta Israelgo Literatur Zentro eta Max Nordau Liburutegiko Klezmer Band ere, ikuskizun ikusgarri ederrean. Horrez gain, Ander Elordui Euskal Herriko youtuberraren bisita ere jaso zuten. Gazteak, dantza tailer parte-hartzailea eskaini zuen eta jende ugari batu zitzaion.

Eguzkipean kanpaldia

 
Eguzkipean kanpamentuaren 4. edizioak Buenos Aires probintziako hainbat herritako gazteak bildu zituen tailer eta proposamenez beteriko lagunarteko asteburu batean.

Asteburu berean, Euskal Etxeko Denak Bat dantza taldea antolatzaile, Eguzkipean izeneko laugarren Udalekua ere egin zen, aurtengo edizioan 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendua. Jolasean eta tailer ugaritan aritu ziren, dantza, mus, eskulan eta pintura landuz, besteak beste. Buenos Airesko Laurak Bat, Cañuelaseko Denak Bat, Chivilcoyko Beti Aurrera, Magdalenako Ongi Etorri eta Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat EEetako dantzarien ordezkaritza kopurutsua bertaratu zen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia