euskal diaspora eta kultura
2008/07/07
PUBLIZITATEA
Donostia, Gipuzkoa. Donostiako Udal Patronatuak abian jarri duen menuak eta kartak euskaratzeko itzultzaile automatikoa Merkatari.net webgunean dago. Programak iturri desberdinak erabiltzen ditu bere informazio corpusa osatzeko: Merkatari.net atariko Euskara Platerean saileko hiztegia eta menuen bilduma, eta Leioako Ostalaritza Eskolako Gastronomiavasca.net eta Sukaldean.com webguneetako fondoak, nagusiki. Guztira 1.057 termino eta horien eratorriak biltzen ditu. Sarrera horiek esaldia osatzeko osagaiak sail desberdinetan banatu dira:
- Osagai
nagusiak: txuleta, karramarroa...
- Hitz anitzeko
terminoak: baratxuri berdea, zizka-mizkak aukeran...
- Adjektiboak:
ketua, krematsua, etxekoa...
- Aditzak:
gozatua, irin-arrautzeztatua...
- Jakien zatiak:
saiheskia, hanka, muina...
- Prestaera
moduak: entsalada, ogitartekoa...
- Gehigarriak:
olioa, bainilla, maionesa...
Ekimena Donostian aurkeztu zuten Iñaki Illarramendi Gipuzkoako Ostalaritza Enpresarien Elkarteko lehendakariordeak eta Ainhoa Beola Hizkuntza Normalkuntzako zinegotziak. Lehenengoak aipatu zuenez, tresna azkar honek ostalarientzat eguneroko lana egiteko oso lagungarria izango da. Beolak, bestalde, gastronomiari loturiko zenbait hitzen erabilera normalizatzeko lagungarria izango dela azpimarratu zuen.
Lotura interesgarriak
Merkatari.net
www.merkatari.net
Gastronomia Vasca
www.gastronomiavasca.net
Sukaldean
http://sukaldean.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus