euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gasteizko Udal Folklore Akademiako musikari eta dantzariak Bilboko Euskalduna Jauregian arituko gaur

2008/11/17

Gasteizko Folklore Akademiako txistulari bandako partaideak
Gasteizko Folklore Akademiako txistulari bandako partaideak

PUBLIZITATEA

Gasteizko Udal Folklore Akademiako musikari eta dantzariak Bilboko Euskalduna Jauregian arituko dira gaur Bilboko Udal Txistulari Bandaren eskutik. Akademiak izen handia lortu du, irakaskuntzan egindako lanarengatik, batetik, eta euskal doinu tradizionalak berreskuratzen egindako hainbat moldaketa berritzaileei esker, bestetik. Bertako kideak izan ziren, hain zuzen, musikari eskainitako aurtengo Gaztemunduko partaideei eskolak eman zizkietenak. Aldi berean irakasle horietako bat, Eneko Espino, aurtengo Estatu Batuetako Udalekuan aritu zen txistu instruktore.

Vitoria-Gasteiz. Udal Txistularien Bandak Bilbon ematen duen udazken-neguko denboraldiko kontzertu zikloak, Gasteizko Udal Folklore Akademiako musikari eta dantzariekin gozatzeko aukera eskainiko du gaur. Hitzordua Euskalduna Jauregian, arratsaldeko zortzietan eta doako sarrerarekin izango da.

Gasteizko Udal Folklore Akademia irakaskuntza mailako lanagatik  eta euskal musika tradizionala zabaltzeko jardunagatik da ezaguna. Izan ere, aintzinako doinuak gaur eguneko ikusentzulearen gustuetara egiten dituzten moldaketa lanak dira izena eman diotena. Euskalduna Jauregia bilakatuko da oraingoan erromeria herrikoietako egitarauaren kokaleku.

Euskal Herrian eta Diasporan irakasle

Taldeak, musika tresna unibertsalak erabiltzen ditu oinarritzat --teklatua, baxua, bateria-- eta txistua, txirula, trikitixa, alboka eta gaita bezalako musika tradizionaleko instrumentuetarako uzten ditu alderdi melodikoak. Egitaraua doinu tradizionaletan oinarritzen da, taldeak berak egindako egokitzapenekin, Juan Manuel Saez Etxaberen eskutik eta Roberto Alvarez Lezaren zuzendari.

Programa, Antxon Latxaren 'Ezpatadantza', Sabin Bikandiren 'Bedaxagar', Harm Eversen 'Happy mallets', Xabier Leteren 'Xalbadoren heriotzean', Julian Romanoren 'Habaneras' eta 'dantza plaza' estiloko nahasketek osatzen dute.

Besteak beste, munduko euskal etxeetako gazteentzat antolatutako Gaztemundu programaren aurtengo edizioan parte hartutakoek ongi ezagutzen dituzten musikariak dira Gasteizko Udal Folklore Akademiako kideak, joan den uztailean irakasle izan baitituzte azken edizio honetan EEetako musikariei eskainitako saioetan. Era berean, irakasle horietako bat, Eneko Espino, txistu irakasle izan dute uda honetan Estatu Batuetako Wyoming-eko Buffalon, NABOren udalekuan parte hartu duten haurrek.

Lotura interesgarriak

Bilbao Musika Berriak
www.editorialc.com/imusika/news/09/eus.html



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia