euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gasteizko Olabide Ikastolako 10 ikasle Boisen dira bertako Bishop Kelly Ikastetxekoekin trukean

2014/06/27

Hamar gazte gasteiztarrak euren kide boisetarrekin, Boiseko Euskal Museora egindako bisitan
Hamar gazte gasteiztarrak euren kide boisetarrekin, Boiseko Euskal Museora egindako bisitan

PUBLIZITATEA

Ekainaren 21etik Gasteizko Olabide Ikastolako hamar gazte Estatu Batuetako Boisen dira, Idahoko hiriburuko Bishop Kelly Ikastetxeko ikasleekin burutzen ari diren trukean. Ikasle gasteiztarrek hiru aste igaroko dituzte Boisen eta ondoren Boiseko ikasleak izango dira Gasteiza joango direnak. Aurten, Ibon Portularrume irakaslea boiseratu da ikasle euskaldunekin, orain urte batzuk Necocheako (Argentina) Ikastolan egonaldia egindako berbera. Dagoeneko Dave Bieter alkate boisetarrak errezibitu ditu trukean diren hamar gazte gasteiztarrak.

Boise, AEB. Lau urte dira ekimena abiatu zela eta geroztik ekain-uztailean Boise eta Gasteiz arteko ikasle mugimendu hau egon da, gasteiztarrak Boisera, esperientzia estatubatuarra izateko, Bishop Kelly institutuko ikasleen etxeetan egonik; eta ondoren bigarren partea, ikasle boisetarrak Gasteiza, Olabide Ikastolako euren kide euskaldunen eskutik, euren familien etxeetan abegikortuta. Bigarren kasuan, gainera, Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak tarteko.

2014 olabide bieter

[Olabideko hamar gazteen taldea Boiseko alkate Dave Bieter-ekin]

Aurtengoan hamar dira Boisera bidaiatutako ikasleak, "orain arteko kopuru altuena", esan digute Olabiden. "Batxi 1ekoak dira eta hiru astez egongo dira bertako Bishop Kelly ikastetxeko familietan. Ondoren, uztailaren erdi aldetik aurrera, bertakoak izango dira Olabideko familien artean". 

Esperientzia interesgarri eta aberasgarria izan da orain artean Boise eta Gasteiz arteko truke hau, urtero eta baita aurten ere. Lehenengo aste honetan nabaria da ikasle partaideen gogoa eta poza Boisen egotearren. Eguneroko martxan familiekin badaude ere, egiten dituzte aktibitateak elkarrekin eta horietako batean, Dave Bieter Boiseko alkateak errezibitu ditu. Jakina denez, jatorri euskaldunekoa da Bieter eta euskaraduna. Bera ere ibili zen ikasle Euskal Herrian haurra zela, ez trukean, eskola arruntean baizik, bere guraso eta anai-arrebekin batera Oñatin bizi zela, bertako ikastolan ikasle.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia