euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gasteizko hiru gaztek Munduari mundo izena daraman filma ekoitzi dute Australian, Japonian eta Gasteizen

2008/02/29

Hiru abenturazaleek eginiko mapa (argazkia Munduarimundo.com)
Hiru abenturazaleek eginiko mapa (argazkia Munduarimundo.com)

PUBLIZITATEA

Munduari mundo filmea ekoiztu dute Ander Elorza eta Jon Urdangarin gasteiztar gazteak Australian, Japonian eta Gasteizen. Duela hiru hilabete abiatu ziren Ozeaniara, baina bikote honek Joseba Elorzaren laguntza izan du ere. Bera Euskal Herrian geratu da Ander eta Jonen abenturak eguneratuta daraman webgunean idazteko eta argazkiak eta bideoak ipintzeko. Filmeko protagonista Iñaki Albitxuri da eta bere buruari galdera bat egiten dio: Zergatik zait hain beharrezkoa bidaiatzea? Erantzuna topatu nahian, Albitxurik galdera hau aurkitzen dituen bidaiariei egitea erabaki du, eta bidaia-liburu bat idaztea elkarrizketa horiek liburuaren ardatz bihurtuta.
Ander Elorza --euskal filologoa da eta Zinema ikasketak egin ditu Bartzelonako C.E.C.C. eskolan-- eta Jon Urdangarin –-argazkilaria- -duela hiru hilabete abiatu ziren Australiarantz Munduari mundo filmea grabatzeko. Joseba Elorza --soinu ikasketak egin ditu Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan--, ordea, Euskal Herritik jarraituko du bien abentura bere webgunean idatziz eta argazkiak eta bideoak ipiniz.

Gauzak horrela, hiru hilabete pasa dituzte Anderrek eta Jonek Australian abenturan topatu dituzten bidaiariekin solasean. Hasierako asmoari zorrotz eutsi diote. Hau da, bidaiak ematen zituen ezustekoak filmearen mesedetan erabiltzea. Beste alde batetik, askotan errealitatea eta fikzioa nahigabe nahastu egiten direla-eta, gasteiztarrek argi zuten malguak izan behar zirela eta gertatzen ziren gauza guztiak filmean modu koherente batean sartu behar zituztela.

Orain, ordea, Jon Gasteizen bueltan da, eta Ander Japonian dago. Hasierako nahia bertan filmearen amaiera grabatzea zen, baina ez dituzte egitasmoak itxi nahi beste lurralde batera bidaiatzeko aukera bat-batean sortu baitaiteke. Gainera, nahiz eta Japonia filmearen amaiera izan, ez da egitasmoaren amaiera. Hainbat ekintza burutu beharko dituzte oraindik hiru gasteiztarrek, hala nola, Australian galdeketak eta Gasteizen zenbait gauza filmatu.


Lotura interesgarria

Albiste honi buruzko informazio gehiago
www.munduarimundo.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia