Donostia-San Sebastian. Aurkitu du Mateo anaia. Ahizpa non dagoen ere badaki. Eta badaki, baita ere, ama saiatu zela bera zaintzen, droga adikzioak eraginda, ezin izan zuen arren. Harrera familia batean utzi zuen, azkenean, Dari Tatiana txikia. Garazi izena jarri zioten Zarautzen adopzioan hartu zuten guraso euskaldunek. Garazik, hamabost urte bete ditu, eta txikitatik bere buruari jarria zion adin-muga horretara iritsi zain-zain egon da jaioterrira, sorlekura itzultzeko. Eta itzuli da. Itzuli da Bogotako 80. kaleko zubipera. Amak erditu zuen lekura bertara eta bere familiaren historiara.
EiTBren webgunetik jasoa, entzun hemen Euskadi Irratiak egindako elkarrizketa.