euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Garai gaiztoei aurre egiteko... euskal ohiturak: arrakastaz egin da Euskal Sustraiak-en Urdaiazpikoaren 2019ko Jaia

2019/10/17

Urdaiazpikoaren Jaiaren 11. edizioa Trenque Lauquenen
Urdaiazpikoaren Jaiaren 11. edizioa Trenque Lauquenen

PUBLIZITATEA

Trenque Lauquen, Argentina. Joan den larunbatean egin du Urdaiazpikoaren Jaiaren 11. edizioa Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak. Eta nahiz eta egin aurretik antolatzaileek zalantzak izan zituzten festa egin ala ez, azkenean aurrera esan eta ekin zioten. “Argentinan daukagun krisi ekonomikoarekin ez geunden oso ziur… baina bistan da hamar urte pasa eta gero Jaia errotuta dagoela herrian bertako jai tradizional bihurtuta. Beraz hori gure buruari esanik, ezin ginen kikildu…”, adierazi du Euskal Etxeko lehendakari Susana Echaidek bertako La Opinion-ek bildutako hitzetan.

Eta bistan da erabaki egokia izen zela Euskal Sustraiak-eko lagunena: Barrio Alegre Klubeko aretoa beteta ospatu egin festa. Menua ohikoa –urdaiazpikoa, errekia, entsaladak…– eta afaria hasi bezain laster zahatoa mahaiz mahai hasi zen bueltaka.

Gauean zehar, hainbat zozketa egin ziren eta dantza egiteko momentuan, erritmo guztiekin ausartu ziren bildutakoak, Fabio Muñozen eta Fabio Brisolizen animatzaileen eskutik.

Jaiko argazki gehiako, Euskal Sustraiak-en Facebook kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia