La Plata, Argentina. Fernando Báez Sosa gaztearen hilketak sekulako zirrara sortu zuen Argentina osoan. 2020ko urtarrilaren 18an gertatu zen, uda betean, komunikabideek begirada destino turistikoetan jarri ohi dutenean, publikoarekin ohiko opor-irudi eta pasadizoak partekatzeko. Villa Gesellen gertatutakoak betirako markatu zituen egun haiek, eta gai ia bakarra bihurtu zen. Fernando, 18 urteko gazte bat, Paraguaiko bikote immigrante baten seme bakarra, ukabilkada eta ostikoz erail zuten dantzatoki baten irteeran, minutu eskasean eta dozenaka pertsonaren begien aurrean. Hiltzaileak lagun talde bat izan ziren, gazteak haiek ere, erdi-maila klasekoak, errugbi jokalariak gehienbat, Zárate herrikoak. Euskadin bizi izandako beste kasuren bat dakarkigu burura.
Liburuak aurkezle izango ditu Susana Aramburu (Matxin Burdin Liburutegia) eta Martín Carrique (Gogoeta Euskal Katedra), online ikusgai (datuak beherago)
Gabriela Urrutibehety kasua segitu behar izan zuen kazetari gisa. Eta bihar liburua aurkeztuko du birtualki, "Monstruos" izenpean, epaiketa haren kronika, hurbiltasunez eta erregistro gertuan idatzia. Lanak, kazetaritzak krisialdian eta ikuskizun mediatikoen garaian duen rolari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Aurkezpenak, erabat birtuala, lagun izango ditu La Platako Euzko Etxeko Matxin Burdin Liburutegiko Susana Aramburu eta La Platako Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askeko zuzendari Martin Carrique, asteazken honetan, azaroaren 13an, 19:30etan.
Gabriela Urrutibehety (1961) Tandilen jaio eta aspaldi bizi da Buenos Aires probintziako Doloresen. Idazlea, irakaslea eta kazetaria da. Letrak ikasi zituen UBAn eta Hizkuntza eta Literatura Irakaskuntzan Maisutza UNRn. Eleberriak idatzi ditu, hala nola "Caras extrañas", "La banda de los seguros", "Con la muerte a cuestas" eta "Mecanismo de relojería". Verónica Meo Laos eta Juan Carlos Piralirekin batera, "Tras las huellas de Girondo (de muertos y revivos yoes)" saiakeraren egilea ere bada. 2016an "Tres tipos ¿difíciles?" argitaratu zuen EDULPren Abrepreguntas gazte-bilduman. Ipuinak argitaratu izan ditu hainbat antologia eta literatur aldizkaritan, eta lan akademikoak ere literaturaz eta hezkuntzaz aldizkarieta eta liburuki kolektiboetan. Bere azken argitalpena honako "Monstruos" da, 2023ko Munduko Idazketa Txapelketa irabazle.
"Monstruos"en aurkezpenean sartzeko (Zoom):
- ID: 814 3546 9477
- Kodea: 568234
Edo zuzenean sartzeko, egin klik hemen