euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gabonetan euskal opariak egin nahi dituzu? Hona hemen helbide batzuk Olentzerori enkargua egiteko!

2016/11/25

Necocheako Euskal Astean arrakasta itzela izan dute Bi Garak sortutako dantzari jantzientzako zorro hauek (argazkia Bi Gara)
Necocheako Euskal Astean arrakasta itzela izan dute Bi Garak sortutako dantzari jantzientzako zorro hauek (argazkia Bi Gara)

PUBLIZITATEA

Gabonak bertan ditugu aurki eta Diasporan euskaldun asko hasiak dira dagoeneko senitarteko eta lagunei opariteko euskal produktuen bila. Garaiz gabiltza aurten internet bidez erosketak egiteko eta jarraian euskal ikutua duten produktuak saltzen dituzte webguneen zerrendatxo bat utziko dizuegu. Batzuk Diasporako euskaldunek egindakoak gainera! Matea hartzeko ikurrinadun termoa? Brooklynen egindako goitibera? Hamaika ikusteko jaioak gara!

Donostia-San Sebastián. Jarraian sarean euskal produktuak eskaintzen dituzte zenbait webgune bildu ditugu, Gabonetarako oparien bila ari diren irakurleentzat erabilgarriak izan daitezkeelakoan. Aukeraketa honetan pixkat bat denetarik bildu dugu: euskal pitxiak, kamisetak, dantzari eta baserritar jantziak... Badakigu bildu ditugunez gain hamaika denda eta aukera gehiago badirela, horregatik gonbitea luzatzen diegu gure irakurleei ideia eta internet helbide gehiago proposatzeko. Beti bezala, horretarako irekita duzue iruzkinen tartea.

Hona gure zerrendatxoa:

-Bi Gara: Argentinako Pergamino hiritik Valentina Miguelena eta Eliana Dubarry gazteak sortu duten webgune honetan ez dituzte euskal produktuak eskaintzen, baizik eta produktu euskal-argentinarrak. Diaspora euskaldunek eginak, Diasporajo euskaldunentzako: esaterako, matea hartzeko ikurrinadun termoak, edo dantzarientzako trajeak eta alpargatak eramateko zorroa eta poltsa. Azken hauek arrakasta itzela izan zuten Necocheako Euskal Astean (eta Euskal Herriko dantzarientzako ere aproposak izan daitezkeela uste dugu!).

Erosketak egiteko jo Facebookera -Bi Gara–, edo e-mailez idatzi bigaravascas@hotmail.com helbidera. 

-Ekin Harriari: Zornotzatik, Itxaso Uzkanga euskal venezuelarrak (Valencia, Venezuela, 1977) kamisetak, jertseak eta pitxiak eskaintzen ditu Ekin Harriari dendan. Diseinuetan ikurrinak, lauburuak, eguzkiloreak, Gabriel Arestiren olerkiak, Argiñetako hilarriak edo Euskal Herriko mendiak agertzen dira, besteak beste. 

-Amarenak: Shanghaiko Euskal Etxeko kide Oihane Pardo Euskal Herrira itzuli da amets batekin: euskal jantzi tradizionalak berreskuratu eta eguneratzea. Koloreak eta diseinu berriak, eta bertako ekoizpena. Erosketak: amarenakshop.tictail.com.

-La Côte Basque: New Yorkeko Brooklyn auzotik, La Côte Basque markak Boiseko Jaialdin aurkeztu zituen bere produktuak. Guri bereziki gustatu zaigu Goitibera kamiseta (nola ahaztu txikitako jolas kamikaze xamar hura!) edo Monument Valley euskaldundua (Haritz Ona). Erosketak: La Côte Basque.

-Ahizpak: Boisetik mundura, Izar eta Maite Iribarren ahizpek pitxiak, egurrezko artisau produktuak eta margolanak saltzen dituzte. Erosketak: www.ahizpak.com.

-Barbot Etchepare Basque Imports: AEBetako euskaldunen artean euskal produktuak erosteko errefentziatako bat. Besteak beste kamiseta aukera zabala. Eskariak, hemen: www.basqueimports.com.

-The Basque Market Boise: AEBn, euskal gastronomia produktuak eta ardoak. Eskariak: www.thebasquemarket.com.

Eta Euskal Herritik: 

-Euskal Jantziak: euskal jantzi tradizionalak, Hondarribitik. Eskariak: www.euskaljantziak.com

-Kattagorria: jantzi gehiago, oraingoan Lesakatik. Eskariak: www.kattagorria.com

-Euskal Souvenirs: Gernikatik, liburuak, zapiak, ikurrinak, kamisetak... Eskariak: www.euskalsouvenirs.com.

-Klasikart.com: musikazaleentzat, CDak, liburuak, partiturak eta euskal musika deskargatzeko webgunea, www.klasikart.com

-Lorea: Donibane Garazitik, euskal tradizioan oinarritutako bitxiak. Eskariak: www.lorea.fr.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia