euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Gabonetako opariak jasotzea bezalakoa izan zen Boiseko Ikastolako haurrentzat eraikin berrira aldatzea"

2015/09/16

Matematika gunea, Entzumen zentroa eta kanpoaldean dagoen 'etxe zintzilikatua' dute haurrek gustukoen Ikastola Berrian (Argazkia: Oihana Andion)
Matematika gunea, Entzumen zentroa eta kanpoaldean dagoen 'etxe zintzilikatua' dute haurrek gustukoen Ikastola Berrian (Argazkia: Oihana Andion)

PUBLIZITATEA

Udako oporrak atzean geratuta eta urteko errutinak bere lekua finkatzen, ehuneko ehunean ari dira Boiseko Ikastolan lanean, hiriaren erdigunean dagoen eta udan estreinatu zuten eraikin berrian. “Hasierako astea pixkat zoramena izan zen, Gabonak bezala umeentzat, material ia guztia berria eta estreinatzen”, adierazi dio EuskalKultura.com-i Oihana Andion irakasleak. “Laketu eta lasaitu dira orain eta ohiko abiada harrapatzn ari gara”, gehitu du.

Boise, AEB. Hogei ikasle dauzka une honetan Boiseko Ikastolak; hamarrek haur eskolara pasatu dira eta beste bederatzi haur berri dituzte: Hudson Burton, Sorin Carter, Deacon Everson, Henry Gandiaga, Kade Gandiaga, Brayden Petty, Margo Sword, Juliet Wigglesworth eta Jakobe Williams.

Ikasturte berrian, iaz erabiltzen hasi ziren Nubaris programa hezitzailearekin jarraituko dute eta “Neure familia” eta “Neure buruari buruz” gaiak jorratuko dituzte, euskaraz, bistan da.

Megan Otteman irakaslearekin batera lan egiten duen Oihana Andion garestarrak esan dio buletin honi hasierako astea, "espero zitekeen bezala", “zoramena” izan zela, “material ia guztia berria zelako eta Gabonak balira bezala estreinatu zutelako”. Edonola ere geroztik laketu eta lasaitu dira eta ikasturteko abiada hartuta dena oso ondo doala gehitu du. “Klaseak irekiak direnez kontaktu gehiago dugu ume guztiekin eta haurrak leku batetik bestera errazago mugi daitezke”, azaldu du irakasleak. Beretzat, hutsik duten armairu bat da txokorik interesgarriena; umeak urduri daudenean horra doaz beraiekin eta ipuinak kontatzen dizkiete, lasaitzeko.

Haurrek, bestalde, oso fisikoa den Matematika Zentroa dute oso atsegin, bai eta Entzumen Zentroa eta kanpoaldean duten Etxe Zintzilikatua.

Udazkenerako planak

Kurrikuluaren barne, plan entretenigarri eta hezitzaileak antolatzen ditu Ikastolak. Hala nola, Gazta Pizza Egun Nazionala, txikitxuak sukaldeko kontu oinarrizkoenekin harremana izaten has daitezen; edo Halloween Lorategi Botanikoan; Farmstead granjara bisita; eta On Egiteen Eguna, zeinetan haurrek mezu atseginak helarazten dizkieten ingurukoei, modu anonimoan, beraiengandik gustatzen zaiena azpimarratuz. Proposamen hauek guztiak irail eta urrian egingo dituztela adierazi digu Andionek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia