euskal diaspora eta kultura
2012/12/14
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Urtero legez sarean saltseatzen ibili gara eta aurten ere Gabonetan oparitzeko ideia asko eta asko aurkitu ditugu munduko euskaldunek interneten sortu dituzten online dendetan. Jarraian, horiekin guztiekin zerrendatxo bat:
-OAK Tixertak: Facebook-en Ruper Ordorikak bere tixertari buruz egin zuen iruzkinari esker izan genuen honen berri. Diseinu ederrak, euskal kulturari buruzkoak eta aldi berean tradizional eta apurtzaileak (Xib-eroa). Montevideoko Haize Hegoa euskal etxekoa bazara, eztuzu aitzakirik (Haize Hegoa tixerta baitago!).
-Ekin Harriari: Itxaso Uzcanga euskal-venezuelarrak Euskal Herrian sortutako diseinua, euskal mitologian oinarrituta. Txikientzat, adibidez, Basajaun, Prakagorri eo Lamia modeloak.
-Dastatu.es: euskal gourmet produktuen online denda. Euskal Herriko 100 bat produktorek sortu dute, euren produktuak zuzenean, bitartekorik gabe saldu ahal izateko. Egun hauetan izarra: Gabonetako saski aukera eder eta tentagarria. Urteko edozein sasoirako ideia polit bat: asteko barazki saskia (astero aldatzen da).
-Euskalherrikoplaza.com: ekoizleek zuzenean saltzen dituzte hemen euren produktuak. Jantziak, liburuak, DVDak, CDak, janaria, edariak... Adibidez, Berria egunkariaren 2013ko agenda edo etxeko txikientzako Olentzero eta Mari Domingiren ipuina koloreztatzeko.
-Ibaimusic: Internet bidez euskal musika eros dezakezu webgune honetan edo zure gertukoei eurek gogokoen duten diskoa erosteko bonoa oparitu.
-Euskal Denda: euskal produktu tipikoak, euskal mahai-zapiak, ontziteria, beirak, kamixetak, txapelak eta euskal produktu gastronomikoak: Ibarrako piperminak, euskal pastela, sagardoa, txakolina... Salduenen artean Ezpeletako piper hautsa eta Patxi Patxana!
-Nonbait: CDak, liburuak, DVDak, oroigarriak, umeentzako joko eta panpinak, eta hamaika gauza gehiago.
-Euskaljantziak: Hondarribiko denda honek sarean saltzen ditu euskal jantzi tradizionalak, haur zein nagusientzako.
-Ahizpak Designs: Boisetik mundura, Izar eta Maite Iribarren ahizpek euren diseinuak saltzen dituzte bertan: bitxiak, egurrean eta zilarrean egindako eskulan artisauak, eta dekoraziorako koadro eta bestelako apaingarriak.
-BasqueImports.com dendak San Frantziskotik makina bat eratako produktuak bidaltzen ditu mundu osora, denak euskal gastronomia, apainketa edota kulturarekin zer ikusia dutenak.
-Cafepress: Estatu Batuetako webgune erraldoi honetan euskal kamisetak, eranskailuak, katiluak eta abar topa daitezke.
-Zazzle: aurrekoa bezala, baina Erresuma Batutik. Euskal sinbologiaz bustitako elastiko, eranskailu, katilu, txapel eta bestelakoak saltzen dituzte. Adibidez, haurrentzako Love, Peace, Basque bodia.
-Klasikart.com: iruzkinen atalean Juanek proposamen hau utzi digu; CDak, liburuak, partiturak eta euskak musika deskargatzeko.
-EuskalSouvenirs.com: eta Facebooketik beste ideia hau, euskal kamisetak, artesania, panpinak, Pirritx eta Porrotx pailazoeak produktuak... Gernikatik mundura!
-Euskal8.com: iruzkinetan utzi diguzuen beste proposamen bat: larruzko poltsak, diruzorroak, tiranteak eta bestelakoak egiten dituen Iparraldeko enpresa.
Jakin badakigu eskaintza askoz zabalagoa dela, horregatik iruzkinetan proposamen berriak gehitzeko gonbitea egiten dizuegu!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus