Gabonak euskal estiloan zoriondu nahi? Hona Olentzerori idazteko edo postal pertsonalak sortzeko aplikazioak
2015/12/21
"Olentzeroren gutuna" aplikazioari esker zure mezua nahi duzun unean bidali ahalko duzu
PUBLIZITATEA
Gaur Santo Tomas eguna eta Gabonak ate joka; heldu da garaia Eguberriak zoriontzeko familiari eta gertukoei. Lan horretan, lehengo postalek aspaldi utzi diote lekua teknologia berriei eta sarean badira makina bat baliabide era erraz eta azkarrean Gabonetako postalak bidaltzeko, Olentzerori gutuna idazteko eta baita Gabon kantak ikasteko. Hona bildu ditugu horietako batzuk.
Donostia-San Sebastián. Gabonetan gertukoei zorionak bidaltzeko era asko aldatu da teknologia berriei esker eta sareak ehundaka aukera eskaintzen ditu Eguberriei begira. Euskaldunak ez dira atzean gelditu arlo honetan, eta urtero urtero Gabonak euskeraz edo gutxienez, euskal estiloan, zoriontzeko aplikazio, postal eta makina bat proposamen sortzen joan dira.
Hona hemen Euskal Apps izeneko webgunean aurkitu ditugun batzuk:
-ZoriON: Zorion-postalak sortzeko asmoz eginda dago. Hainbat pertsonaia daude eskura: Olentzero eta Mari Domingi, Argitxo, Ttantto, Txirritx eta Xango, trikitilariak, neska-mutilak…Norberaren argazkiak ere erabil daitezke. Plataforma: Android. Eskuratzeko, jo hona
-Gabon Kantak: Euskal Herriko Gabon-kanta bilduma da. Kanta guztietako letrak eskura izateko, modurik onena eskaintzen du, klik bakar batean. Gainera, Gabon-kanta gehienak entzuteko aukera ere eskaintzen du. Plataforma: Android. Eskuratzeko, jo hona
-Olentzeroren gutuna: imajinatzen zure umeen aurpegia Olentzeroren erantzuna jasotzean. App honek karta hori idazteko eta pertsonalizatzeko aukera ematen du. Plataforma: Android. Eskuratzeko jo hona
-Olentzero: Olentzerori gutuna idaztea du helburu. Plataforma: iOS. Eskuratzeko jo hona
-Olentzerori gutuna: Olentzerori gutuna idaztea du helburu. Umeen opariak aukeratu eta abestu bere kanta mugikorraren bidez. Plataforma: Android. Eskuratzeko jo hona