euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gabon-kantak (eta bestelakoak) ikasi Txantxangorria.eus webgunean: ia 2.000 euskal karaoke eskaintzen ditu

2016/12/16

Webguneko abestietako bat da "Hator, hator", Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek abestuta
Webguneko abestietako bat da "Hator, hator", Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek abestuta

PUBLIZITATEA

Gabon hauetan familiarekin gabon-kantak abestu nahi? Euskaraz ez dakitenak ere kantatzera animatu nahi dituzu? Horretarako aukera bikaina eskaintzen du Txantxangorria.eus webguneak, bertan ia 2.000 euskal kantuen karaokeak biltzen dira eta. Webgunearen sortzaileak, Gabi de la Maza euskara irakasleak, bere ikasleentzako sortu zituen aurreneko bideoak, eta ideiak hain harrera ona izan zuen, ordutik hona zerrenda luze-luzea osatu duela. Sartu eta ikusmiratu, aukera zinez zabala da eta!

Donostia-San Sebastián. Internet erabiltzaileentzat altxor txiki bat eskaintzen du Txantxangorria.eus, bereziki euskara eta euskal kantuak ikasi nahi dituztenentzat: bertan biltzen diren ia 2.000 karaokeak tresna bikaina dira horretarako.

Hain zuzen ere, asmo horrekin hasi zuen proiektua Gabi de la Maza euskaltegi irakasleak: euskal kantuen karaokeak egin bere ikasleekin klasean abestu, ondo pasa eta bidenabar, euskara praktikatzeko. Gero, ikasleak beraiek izan ziren bideoak You Tubera igotzeko eskatu ziotenak; hortik hasi eta gaur egun De la Mazak bi kanal ditu You Tuben, biak euskal karaokez gainezka.

Bideo horien guztien zerrenda Txantxangorria.eus webgunean eskura daiteke eta bertatik zuzenean bideo bakoitzera sartu. Une honetan badira 1.790 kantu, baina De la Mazaren etengabeko lanari esker, kopuru hori handituz doa apurka apurka.

EuskalKultura.com-en horien guztien artetik, gabon-kanta batzuk aukeratu ditugu, baina webgunean sartu eta abesti aukera zabal hau ikusmiratzeko gonbitea egiten diegu  gure irakurleei, batez ere euskara ikasten ari direnei. Imajinatzen euskara klasea karaoke saio batekin amaitzea? 

Hona Txantxangorria.eus-en topatu ditugun gabon-kanta batzuk: 

-"Hator, Hator", Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek abestuta.  

-"Olentzero", Travellin' Brothers Big Band taldearen jazz bertsioa

-"Ole Olentzero", Ene Kantak-ena.  

-"Din dan don

-Kas kas atean 

-Alaken 

Webgunearen katalogo osoa, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia