euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

G7ko buruzagien Biarritzeko euskal menua: piperrada, marmitakoa, fruta euskal pastel erara eta Irulegiko ardoa

2019/08/25

PUBLIZITATEA

Biarritz, Lapurdi. Biarritzeko Gailurrean parte hartzen ari diren herrialdeetako buruzagiek aukera izango dute egunotan euskal gastronomia dastatzeko. Ez dakigu Trump-ek eutsi ahal izango dion gertuen dagoen McDonaldsera hanburgesa eta patatak ketchup zurrustada batez irenstera joateko tentazioari, baina egia da Gailurreko inaugurazio afariak euskal menua zeukala atzo: piperrada, marmitakoa, "La Pèche de Monein au Joko, saveur de gâteau basque" eta bertako gaztak, hori guztia besteak beste Irulegiko ardo nafarrez bustia (Domaine Brana 2018).

Honela du argitara emana RTKko kazetari William Galibert-ek, itsatsiz gainera ohar honekin  batera doan menua. Afaria Senpereko (Lapurdi) l'Auberge Basque jatetxeko Cédric Béchade sukaldariak sinatzen du, Eliseoko sukaldaritza buru Guillaume Gomez-ekin batera.

On egin!

(horrez gain, buruzagien ezkontideen --gainerakoen emakumeak eta Merleken senarra-- programak Lapurdi barnealdera eramango ditu beste gonbidatu hauek, besteak beste Kanboko Arnagara eta Ezpeletara, Ezpeletako Biperra zein Baionako txokolate famatua dastatzera esaterako, eta euskal pilota ezagutzera)

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia