euskal diaspora eta kultura
2010/06/11
PUBLIZITATEA
Pedro Arriaga Agirre/Caracas, Venezuela. Hegoafrikako Mundu Txapelketaren aurreko orduetan gauden honetan eta gaur Johannesburgen hasiko den --eta uztailaren 11era arte 64 partidatan zehar mundua ia geldiaraziko duen-- azken fase honetarako sailkatu diren 32 herrialdeetako ekipoak azterturik, zilegi da esatea euskaldunok hein batean present gaudela mundu mailako elkarretaratze hau hartuko duten zelaietan, izan ere lehiatuko diren zazpi herrialdetan euskal jokalariak dauzkatelako, horietarik sei hegoamerikarrak eta bestea Espainia. Hau guztia, jakina, kirolarien deituei erreparatuta soilik edo, Espainiako selekzioaren kasuan, esaterako, Bilboko Athletic-etik datozenak kontutan hartuta. Baliteke azterketa honetatik euskaldunen ondorengo bat edo beste ihes egin izana,
Datu hauekin, erraz osa dezakegu jokalari hauekin talde oso bat; trebatzailea ere izango genuke, euskal jatorriko peto-petoa, hala baita 'El Vasco' ezizenez ezagutua den Javier Aguirre Onaindia, Mexiko bere sorlekuko selekzioa gidatzen duen entrenatzailea. Bere gurasoak Euskal Herrian jaiotakoak dira, Mexikora osatzen ari garen Euskadiko balizko selekzio honetako entrenatzailea jaio aurretik aldatu zirenak.
Defentsan bi argentinar koka ditzakegu, hala nola Juan Manuel Insaurralde, Newell's Old Boys, taldekoa, eta Nicolas Otamendi, Velez Sarsfield-ekoa. Zelaiaren alde hau osatzeko, Manuel Rolando Iturra Urrutia txiletarra ekar dezakegu, hau defentsa, mugikor edo albokoa bilaka daitekeelarik, beste askotan egin izan duenez bere ekipoa den Txileko Unibertsitatearekin.
Zelai erdian zertan keztu beharrik ez genuke izango, bertan ipiniko baikenituzke Charles Aranguiz txiletarra, Colo-Colo tradizionalekoa, Sebastian Eguren, Suediako Ligan ari dena, Marcelo Estigarribia paraguaitarra, Argentinako Newell's Old Boys-en ari dena, edora, esaterako, Real Madrideko Xabi Alonso (realeko ohia) eta Athletic-eko Javi Martinez.
Hondurasko Emilio Izaguirre, Tegucigalpako Motagua-koa, bere ohiko posizio mugikorrean utziko genuke eta taldea bi aurrelari handirekin osatuko genuke, hala baitira San Mamesko Fernando Llorente golegilea eta Jorge Achicarro paraguaitarra, azken hau Newell's Old Boys talde argentinarrarekin ere ari dena.
Argi dagoenez, FIFAri atezain egoki bat biltzeko baimena ematea baino ez litzaiguke geratuko, eta hauen artean euskaldunik ez da falta; menturaz Gorka Irazoz bat, Athletic-ekoa, edo Eñaut Zubikarai bera, Realekoa, edo gainerako euskal ekipoetan edo Diasporan daudenetako bat.
Eta nire herrialdeko, Venezuelako, jokalariak ez baztertzeko, Oswaldo Vizcarrondo bat deitu dezakegu defentsa indartzeko, honek Kolonbiako Once Caldas taldean egiten duen bezala, edo Juan Arango aurrelaria, azken hau Venezuelako selekzio nazionaleko kapitain dela.
Ezingo nuke bukatu artikulu hau futbola munduan pasiorik handienak inarrosten dituen kirola izanik, munduko euskal selekzio batekin harro egongo ginatekeela edozein txapelketatan, aipatu ditugun jokalari hauetako bakoitzak bere selekzioetan egiten duten legez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus