euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Futbola eta 2x4 La Platako 'Bilbao Athletic Tango Club' Laguntaldearen lehenengo urtebetetzean

2011/04/20

Juan José Umarán Iza, Felipe Ochotorena eta Roberto Alicastro
Juan José Umarán Iza, Felipe Ochotorena eta Roberto Alicastro

PUBLIZITATEA

“Athletic-ek gauzatzen dituen ekintzak, lortutako tituluak, eusten dion futbolari buruzko kontzeptua eta oro har klubaren historia ezagutu eta zabaltzeko asmoarekin” jaio zen duela urtebete Euzko Etxearen baitan 'Bilbao Athletic Tango Club' Laguntalde argentinarra. Joan den apirilaren 1ean elkarteak bere lehenengo urtemuga ospatu zuen Argentinako bertako erara. Futbol eta tangoaz gain, 'Asadoa' edo errekia, enpanadak eta ardo ona konpartitu zituzten kirol-laguntaldeko kideek La Platako euskal etxeko Lagun Artean txokoan.

La Plata, Argentina. Futbolarekiko pasioak muga guztiak gainditzen ditu. Argentinan dauden Euskal Herriko futbol taldeetako zaleak eta haiek sortutako kirol-laguntaldeak izan daitezke, agian, fenomeno horren froga adierazgarrienak.

Urtebete pasatu da jadanik La Platako 'Bilbao Athletic Tango Club' sortu zenetik eta bere kideek gonbidatu bereziekin ospatu dute. Euskal etxeko biziarteko bazkidea den Juan José Umarán Izak Athletic Club-i buruzko hitzaldia eman zion bildutako jendeari. Bere hitzaldian Argentinan bizi den ingeniari euskaldunak Bilbo eta Euskal Herria ere deskribatu zituen.

Futbola argentinarren pasio bat da, dudarik gabe. Baina Rio de la Platako biztanleek, badute beste pasio bat eta horrek ere badu lekua 'Bilbao Athletic Tango Club' laguntaldean: tangoak. Roberto Alicastro kideak tango kontzertua eman zuen afariaren testu-inguruan eta abesti bakoitzeko azalpenak eskaini zizkion publikoari. Lehiaketa batzuk irabazitakoa den tango-zale honek, abesteaz gain, pieza bat dantzatu zuen emaztearekin.

“Oso garrantzitsua izan da guretzat Juan José Umarán Iza eta Roberto Alicastroren partaidetza. Eta oso pozik gaude ospakizunarekin. Taldekook erabaki dugu urtero, apirilaren 1ean, urtemuga ospatzea”, adierazi du Felipe Ochotorena 'Bilbao Athletic Tango Club' Laguntaldeko lehendakariak. “Beste alde batetik, azpimarratu nahi dugu kirola egiteko materiala eman diogula La Platako 'Athletic Club de Bilbao' Futbol Eskolari, eta oso harro gaude, hori gure helburuetako bat baitzen. Bilbotik oso urrun gaude baina gure interesa eta engaiamendua oso handiak dira eta aurrera jarraitzera bultzatzen gaituzte”, azaldu du Ochotorenak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia