Puerto Madryn, Argentina. Urtarrilean atsedena hartu eta gero, Puerto Madryngo "Etorritakoengatik" Euskal Etxeko gazteria aktibo itzuli da oso sare sozialetar. Izan ere, hala iragarri dute euren jarduera presenzialen hasiera. Otsailaren 24an, larunbata, "María Julia Ercoreca Euskal Erakustaldia" deitu duten proposamenaren lehenengo edizioa gauzatuko dute, elkartearen sortzailea izan zen Marita Ercorecaren legatua eta bultzada beti gogoan. Ekitaldia Puerto Madryngo Musa Maison etxean (Mitre 77) izango da, arratsaldeko 6etatik 9etara..
Topaketa euskal kulturara hurbiltzeko gonbidapen irekia da, osagai duela argazki eta bideo erakusketa grafiko bat eta musika eta jantzien erakusketa koloretsua, Euskal Etxeko kideekin solastu, harremandu, partekatu eta trukatzeko aukerarekin, bertan izango baitira elkartearen jarduerak azaldu eta zabaltzeko, kulturgunera bertaratzen direnen guztien galderei atsegin handiz erantzuteko.
Gogoa piztu eta Euskal Etxera erakarri
Euskal Etxetik EuskalKultura.eus-i azaldu diotenez, asmoa urtero urtea honelako ekitaldi instituzional eta erakuskaldiaren edizio berri batekin inauguratzea da. Ekitaldian, Euskal Etxea garatzen eta hazten lagundu izan duen pertsona bat errekonozitzea da da. "Oso pozik gaude urtea horrela hastearekin. Jendea erakartzen duten gauzak aurkeztu nahi ditugu, euren abizena euskalduna dela dakiten baina inoiz hurbildu ez diren persona horiek, jakinmina sortarazi nahi diegu eta, agian, parte hartzeko gogoa piztuko ieten gauzekin asmatu ", esan digu Etorritakoengatik euskal elkarteko lehendakari Julian Araujok.