euskal diaspora eta kultura
2009/06/08
PUBLIZITATEA
New York, Estatu Batuak. New Yorkeko txapelketarenak egin du eta Euskal Pilota Federazioko ordezkariak gustura ekin diote euskalerriratzeari Iker Etxebarriak (Artea) lortutako hirugarren postua erdietsita eta Aitor Erauzkinek emaniko maila ikusita, azken honek tantu batzuen erruz ez baitzuen final laurdenetan egoterik izan, Kepa Arroitajauregi Euskadiko Euskal Pilota Federazioko koordinatzaileak norgehiagokatik bertatik azaldu digunez.
[Partiden eta irabazleen laukia]
Eztabaidarik gabe txapelduna Waltary kubatarra izan da. Arroitajauregiren esanetan, "beste behin argi utzi du onena zein den eta inolako arazo gabe hartu ditu mendean guztiak. Abiadura itzela ematen dio pilotari eta horrek denak dantzan jartzen ditu. Medina mexikarra berriz txapeldunorde gelditzearekin konformatu behar izan du. Angelun gertatu zitzaion lez, Iker Etxebarria izan da biei, batari ligatxuan eta besteari finalerdietan, arazo gehien sortu dien pilotaria".
Gaur eguerdian Biarritz-en izango dira denak bueltako hegaldia igaro ostean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus