euskal diaspora eta kultura
2010/10/19
PUBLIZITATEA
Iruñea-Pamplona. Bigarren aldiz banatzen da Nafar Gobernuak iaz sortutako sari hau, aurrenekoan Pablo Hermoso de Mendoza burtzikari edo errejoneadoreari eman zitzaiolarik. Pedro Abregori emateko arrazoinen artean, exekutiboak aipatu ditu "hamarkadetako lan profesional ona, apaltasuna, jarraikortasuna, euskortasuna, lanerako gaitasuna, sakrifizio eta emateko gaitasuna, leialtasuna, umorea eta humanitatea" eta horrek guztiak bere sorterri nafarraren izen eta irudi onari egin dion ekarria.
Pedro Abrego Velasco Lerinen jaio zen 1927ko abuztuaren 26an. Iruñean ikasi eta 1942an Donostiara aldatu zen, bertan ikasletekin segituz eta aldi berean zenbait lanbidetan ibiliz. 1952an Julia Almeida Zapirain donostiarrarekin ezkondu zen. Ondoren Venezuelara mugitu zen eta Caracasen Montana grafikagintzan hasi zen lanean, zenbaiy urteren buruan enpresako zuzendari komertziala izatera helduko zelarik. Urte batzuen ostean, senar-emazteak atzera egin zuten eta Madrilen finkatu zuten euren egoitza.
1965etik aurrera, higiezinen arloan lan egin eta azkenik beti gogoan izandako alorrean lan egiten hastea lortu zuen, sukaldaritzan. 1971ean bere lehenengo jatetxea zabaldu zuen, Meson El Caserio, eta hurrengo urtean Meson Txistu. 1976an etorriko zen Asador Donostiarra. Bere negozioek 120 bat jende enplegatzen dituzte gaur egun zuzenean.
Sariak ere hartu izan ditu aurretik, hala nola Lanaren Zilarrezko Domina 2002an, Donostiako Urrezko Danborra 2007an, Lanaren Merituaren Urrezko Domina 2010ean bertan. Aldi berean, gastronomiarekin zerikusia duten hainbat kofradietako kide egin dute, tartean Nafarroako Oliba Olioarena, Nafarroako Ardoarena eta Arroizko Tostadarena.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus