Erroma, Italia. Vatikanoak atzo jakinarazi zuenez, Frantzisko Aita Santuak Celestino Aós Braco (Artaitz, Nafarroa, 1945) hautatu du Txileko hurrengo Kardinala izateko. Orain arte Santiagoko Artzapezpiku zena azaroaren 28an bilakatuko da kardinal Vatikanoan egingo den ekitaldi batean. Celestino Aos kaputxinoa da eta graduduna sikologian. 1968an apeztu zuen Pingliang-eko apezpiku Ignacio Larrañagak. Bere ordenak 1983an Txilera bidalia. Frantziskok 2014an izendatu zuen Copiapóko apezpiku eta 2019an Santiagoko artzapezpiku.
Frantzisko Aita Santuak 13 kardinalen izendapena iragarri zuen atzo. Horien artean kokatzen da baita ere Felipe Arizmendi Esquivel (Chiltepec, Mexiko Estatua, 1940) mexikarra, San Cristobal de las Casas-eko apezpiku emeritua, herri indigenen alde lan nabaria egindakoa, teologia eta pastoral indigena sendotzen, bereziki tseltal eta tsotil hizkuntzetan. Joan den ekainean, batzuek "Pachamamaren gotzaina" deitzen duten Arizmendi arinki zauritu zuten balaz, gurutzatutako su baten erdian, Mexiko estatuan.