euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Frantzia izan da garaile Puerto Varasen jokatu den Euskal Gizataldeen XXXVI. Mus Txapelketan

2013/11/06

2013 honetan Patagonia Txiletarrean, X. Erregioan, Lakuen Erregioa deitua den horretan kokatutako Puerto Varasen egin den nazioarteko mus txapelketan parte hartu duten muslariak (argazkia SantiagoEE)
2013 honetan Patagonia Txiletarrean, X. Erregioan, Lakuen Erregioa deitua den horretan kokatutako Puerto Varasen egin den nazioarteko mus txapelketan parte hartu duten muslariak (argazkia SantiagoEE)

PUBLIZITATEA

Sumendi, gailur elurtu eta mus partida artean, horrela iragan berri da Euskal Gizataldeen 2013ko Nazioarteko Mus Txapelketa. Patagonia txiletarreko Puerto Varas hiria izan da lehiaren gunea, Santiagoko Euzko Etxeak antolatutako egitarauari esker. Biziki gozatu zuten inguru hauen edertasunaz bertara bildu ziren jokalariek: 14 bikote guztira, 12 herrialdetakoak (Argentina, Australia, Canada, Espainia, Euskadi, Mexiko, Frantzia, Peru, Uruguai, AEB, Venezuela eta Txile. Azkenean, garailea Frantziako bikoa izan zen, Ramuntxo Ondart eta Thierry Olaizola, Bordeleko Eskual Etxeko kideak. Zorionak!

Puerto Varas, Txile. Iragan larunbatean, azaroaren 2an, amaitu zen Puerto Varasen Euskal Gizataldeen XXXVI. Nazioarteko Mus Txapelketa. Santiagoko Euzko Etxeak antolatu zuen, Juan Carlos Lago Zugadi, Juan Mendiburu Azcarraga eta Jorge Oyarzun Kejaya antolaketa buru. Ekitaldira 116 lagun bildu ziren, horietako 39 muslariak eta ordezkaritzerako kideak, eta gainerakoak euren bidaideak.

Puerto Varas-en, Santiagotik milatik gora kilometro hegoaldera, Patagonia Txiletarreko Lakuen Erregioan, partaideek paraje ikusgarriak ikusteko eta gozatzeko aukera izan zuten, antolatzaileek prestatutako ekitaldien bidez: Osorno sumendira igoera, Petrohué ibaiko Jauzietara bisita, Todos Los Santos lakura bidaia eta abentura jarduerak Peullan (canopy, 4X4 eta txangoak). Horrez gain, partahartzaileek Txileko folklore erakustaldia ikusi zuten Frutillar hirian eta arrantxu edo fundo batera egin zuten irteeran "rodeo" erakustaldi bat ikusteaz gain, Txileko erreki tipiko bat bazkaldu zuten.

Giro bikaina eta lehia bizia

Txapelketako partidak Solace hotelean jokatu ziren eta giro bikaina izan zen saioetan, beti ere lehia bizian. Txapeldunak Frantziako ordezkariak izan ziren, Ramuntxo Ondart eta Thierry Olaizola bikotea, Bordeleko Eskual Etxeko kide.

Puerto Varas Mundiala Mus 2013

[Irabazleak sari banaketa ekitaldian. Ezkerretik eskubira, Juan Mendiburu (antolatzaile), Ramuntxo Ondart (txapeldun), Juan Carlos Lago (antolatzaile), Thierry Olaizola (txapeldun) eta Jorge Oyarzun (antolatzaile) (argazkia SantiagoEE)]

Mexikoko bikotea, Jesus Barraza eta Angel Matienzo, izan zen bigarren, hiriburu mexikarreko Euskal Etxearen izenean jokaturik; eta hirugarren postuan AEBetako Noel Erdozaincy eta Erramun Lahargou kaliforniarrak sailkatu ziren, San Frantziskokoak eurak. Sari banaketa ekitaldian Maria Jose Lago Etchart dantzariak aurreskua dantzatu zuen, txapeldunen ohoretan. Zorionak denei!      

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia