euskal diaspora eta kultura
2012/03/20
PUBLIZITATEA
Frankfurt, Alemania. 'Komando Trini' taldea Frankfurtera itzuliko da bihar Txalamobil izeneko txalaparta ibiltariarekin. Artista eta sortzaile taldeak Musikmesse Frankfurt izeneko musikatresnen azokan hartuko du parte, Euskal Ikasketen Alemaniako Etxeak gonbidatuta.
Horrekin batera, musikari euskaldunek "Txalamobil lantegia" eskainiko dute Institut für Vergleichende Irrelevanz (IVI) institutuan. 2003an okupatutako etxe honetan kultur ekitaldi ugari egiten dira. Lantegi teoriko eta praktikoa eskainiko dute Trinitarrek eta, horrela, Txinan sortu zen proiektuaren berri emango dute; izan ere txalamobilaren ideia Beijingen sortu zen, txinatar bizikleta tipikoa eta txalaparta uztartuz.
Bestalde Trini Komandoak Irrati X irratsaioan parte hartuko du eta bere kideek azalpenak emango dituzte euskal tresnari buruz buruz eta Txalamobilaren proiektuaz. Irrati X Frankfurteko Goethe Unibertsitateko euskara ikasleek egiten duten irratsaioa da. Elkarrizketa hau datorren larunbatean entzun ahalko da, 12:00tatik aurrera, internet bidez (www.radiox.de).
Alemaniar bidaia bukatzeko taldea Berlinen izango da igandean, eta kale emanaldiak eskainiko ditu Mauerpark parkean (12:00tatik 14:00tara) eta Kreuzberg-en (15:00tatik 17:00tara).
-Txalamobil proiektuari buruzko informazio gehiago, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus