euskal diaspora eta kultura
2009/03/17
PUBLIZITATEA
Frankfurt, Alemania. Alemaniako Euskal Ikasketen Etxeak Alemania eta Euskal Herria batuko ditu datorren apirilaren 2an antolatu duen ekitaldi berezian. Proposamenak bi alde nagusi ditu: alde batetik Jorg Stier sagardo egile alemaniarraren sagardoen dastaketa eta bestetik Juan Mari Beltran euskal musikari eta instrumentu adituaren kontzertua. Biak bat egingo dute Frankfurteko Der Buchwald jatetxean egingo den euskal-alemaniar gauan.
Beltranekin batera Ander Barrenetxea txalapartaria arituko da, eta euskara eta euskal kultura ikasleen gozamenerako txalaparta baten eraikuntza prozesua erakutsiko dute. Gero txalaparta hori bera erabiliko dute kontzertuan. 'Txalaparta Frankfurten geldituko da', azaldu dio EuskalKultura.com-i Martin Petrusek, alemaniar elkarteko koordinatzaileak. 'Beraz, hemendik aurrera hona jotzera etorri nahi duten txalapartariek ez dute aitzakirik, Beltranek eginiko tresna hemen bertan dute eta!'.
Sagardotegi alemaniarrak
Sagardoa Alemanian tradizio handiko edaria da, nahiz eta alemaniarrak euskal sagardoarekin antz gutxi duen. Jorg Stier sagardogile famili bateko semea da eta berak egiten dituen sagardo mota desberdinen artean euskal sagardoaren erako bat ere badago. Bere abizena, Stier (zezena), jarri dio mota honi.
Antolatzaileen ustetan 60 bat lagun bilduko dira ekitaldira. Afariaren menuan pintxo dastaketa, porrusalda eta sagardo alemaniar dastaketa daude. Ondoren Juan Mari Beltranek kontzertua eskainiko du. Sarrera eta afariaren prezioa 25 eurotakoa da. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero edo erreserbak egiteko bidali e-maila helbide honetara info@der-buchwald.de edo deitu 069-46003272 telefonora.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus