euskal diaspora eta kultura
2009/11/25
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. Urrezko amaiera ipiniko dio gaur asteazkena, azaroaren 25a, iluntzean, hilabetean zehar Venezuelako hiriburuan garatu den 'Zine Vasco' euskal zine erakustaldiari Francisco Avizanda zuzendari eta gidoigile nafarraren Hoy no se fía, mañana sí lehenengo luzemetraiak.
Filma munduko hainbat zinemaldi eta jaialdi garrantzitsutarako hautatu dute, tartean, esaterako, Kanadako Festival des Films du Monde de Montreal; Frantziako Festival International du Film D’Histoire de Pessac; edo Italiako XXIV Festival del Cinema Latino Americano di Trieste. Kontatzen duen istorioak Espainiara garamatza, Franco generalaren diktadura garaira, Gobernu Presidentziako Dokumentazio Zerbitzua deitu zuten espioi sareraino. Agerian erregimenaren kontrakoak zirenak kontrolatzeko eta 'caudillo' deitzen zutenarekiko leialtasunean susmagarriak zirenak identifikatzeko ezkutuko zerbitzu bat zen. Filma, zuzendariak garai hartan espioia izan zen Gonzalez-Matak egindako egiazko aitorpenetan oinarritua da, harekin izandako elkarrizketak medio.
Proiekzioa
Eguna: asteazkena, azaroaren 25a
Ordua: 8:30pm
Lekua: Trasnocho Cultural, Paseo Las Mercedes
-'Zine Vasco' erakustaldiari buruzko informazioa: www.zinevasco.com
-Filma honi buruzko informazio gehiago: www.hoynosefia.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus