euskal diaspora eta kultura
2014/05/27
PUBLIZITATEA
Sao Paulo, Brasil. Hiri paulistako Eusko Alkartasuna euskal etxetik datorkigu berri tristea, esanez atzo astelehena hil zela Sao Paulon Francisco Alava Ugarte (Urduña, Bizkaia, 1932-09-20/Sao Paulo, Brasil, 2014-05-26), Sao Pauloko euskal etxe honetako fundatzaileetakoa berau eta bizitza osoan elkarteko batzordekide eta lehendakaria ere izandakoa.
"Francisco Alava giltzarri izan zen euskal etxearen egoitza erosi zenean, eta baita finantziatzaile eta apainketa lanen gauzatzaile ere egoitzaren berritze lanei dagokienean bereziki". "Behar da esan luzaz izan zela gure lehendakari eta sukaldari, eta guztien gogoan daude duela oso denbora gutxi arte prestatu izan dituen paella eta euskal sukaldaritzako platerak", dio euskal etxearen oharrak.
Euskal elkarteak bere doluminik zintzoenak adierazi nahi izan dizkio Alava familiari, emazte, seme-alaba eta berbilobei, Miren, Carlos, Nena, Maytê eta Nicole, bere anai-arreba, koinatu eta ilobei", eta bat egiten du horretan EuskalKultura.com-ek. Beila eta errausketa gaur asteartea, 2014ko maiaztaren 27an izango dira Vila Alpinako hilerrian, 13:00 orduetatik aurrera.
Eusko Alkatasuna euskal etxeko bere bazkide eta lagunek omenaldia egin berria zioten Francisco Alavari joan den abenduan, San Frantzisko Xabier eguna eta Euskararen Nazioarteko Eguna kari eginiko elkarretaratzean. Egun hartan bertan etxeko sukaldea Txoko Alava izenarekin bataiatu zuten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus