euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Formakuntza pario, Gerora Elkartea FEVA musikarien 2025eko lehen topaketako anfitrioi martxoaren 22-24an Cordoban

2025/03/10

FEVAko musikarien topaketetako postalak. Ezker eskuin eta goitik behera, lehena, 2019ko otsailean, Mar del Platako Denak Batean; 2019ko irailean, Cosquinen; 2022ko abuztuan, Macachingo Euzko Alkartasunean, eta 2023an, berriz ere Cosquinen
FEVAko musikarien topaketetako postalak. Ezker eskuin eta goitik behera, lehena, 2019ko otsailean, Mar del Platako Denak Batean; 2019ko irailean, Cosquinen; 2022ko abuztuan, Macachingo Euzko Alkartasunean, eta 2023an, berriz ere Cosquinen

PUBLIZITATEA

Córdoba, Argentina. Proiektua duela urte batzuk hasi zen sortzen, Buenos Aires, Mar del Plata eta Cordobako musikarien artean. Forma hartzen joan eta ekimena FEVAn aurkeztu zen pandemia aurretik. 2019ko otsailean gauzatu zuten lehen bilera Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean, baina, handik gutxira, programatutako guztia aldatu beharko zuten. Osasun-baldintzek horretarako aukera eman zutenean, topaketei berrekin zieten eta, geroztik, etengabe bildu izan dira. Finkatu duten hurrengo hitzorduan, Argentinako euskal etxeetan diharduten musikariak Cordoba hirian elkartuko dira martxoaren 22tik 24ra, Gerora Elkartearen eskutik, eta ohi denez FEVA antolatzaile.

Topaketa berria Geroraren egoitzan egingo da. Instrumenturen bat jotzen baduzu, garaiz zaude, zure Euskal Etxearen bidez eman dezakezu izena martxoaren 14ra arte

Deialdia instrumentu tradizionalak jotzen dituztenentzat da, tartean txistua, silbotea, xirula, akordeoia, trikitixa, atabala, txalaparta, alboka, panderoa, etab., baita tronpeta, saxofoia, tronboia, klarinetea, bonbardinoa, tuba eta banda-perkusioa jotzen dutenentzat ere. Proposamenak txaranga, erromeria eta plaza errepertorioak garatzea du helburu, pieza ezagun batzuen interpretazioa egokituz eta berriak landuz. Horrez gain, dantza tradizionalen akonpainamendu instrumentalari buruzko berariazko tailer bat eskainiko da.

Hogei bat musikarik parte hartuko ohi dute, hamar bat euskal etxetakoak eta, lehenengo aldiz, Gerorak Cordoba hirian duen egoitzan errezibituko ditu. "Oraingo honetan ez da egingo, orain arte bildu izan diren bakoitzean egin bezala, publikoari irekitako emanaldirik, lehentasuna partaideei prestakuntza ematean jartzea erabaki baita", aitortu dio elkarteko erreferente Elba Mocoroak EuskalKultura.eus-i. Gerora-ko kide ere den Fernando Zabalza musikariak gaineratu duenez, moldaketa berri asko jorratuko dituzte. topaketako bultzatzaile nagusietakoa den Noé Fernández Gerorakideak eginak. Izena emateko epea martxoaren 14an amaituko da.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia