euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'For The Basque', euskal kultura ingelesez doan hizpide duen berripapera, Esther Ciganda euskalamerikarra egile

2025/02/27

Euskara eta euskal kultura ikasteko aukera berria: For The Basque
Euskara eta euskal kultura ikasteko aukera berria: For The Basque

PUBLIZITATEA

Moses Lake, Washington, AEB. Esther Ciganda irakasle eta dibulgatzaile estatubatuarrak proiektu berri bat jarri du abian urte hasieran. Buletina euren euskal sustraiekin kontaktuan jarraitu nahi duten AEBko euskal komunitateko lagunei eta oro har euskaltzale ingeles hiztunei begira dago eginda, helburu didaktiko batekin. Xede horrekin, ‘For The Basque’ izenpeko komunitatea osatzen dutenek euskal kulturari buruzko hiru posta elektroniko jasotzen dituzte doan astero.

Berripapera moduko ikastaro xuabe tankerako honek honako antolakuntza dauka: astelehenetan ikasleek asteko email luzea jasotzen dute, "For The Basque Weekly"(FTBW) izenpean, aurreko astean ikusitako baliabideen laburpenarekin. Asteazkenetan eta ostiraletan, berriz, pilula edo dosi moduko bat jasotzen dute hurrenez hurren, "For The Basque Daily" (FTBD) izenpeko korreoan.

Mezu bakoitzean hiru 'baliabide' bidaltzen ditu irakasle euskal estatubatuarrak. Horietako bakoitzak euskararekin edo euskal kulturarekin lotura duten edozein motatako edukiak atxiki daitezke, adibidez “eguneko euskarazko hitza”, edo “eguneko euskal jaialdia”, edo “datu bitxi bat”, “gomendatutako abesti bat”, “euskal denda txiki bat”, “webgune interesgarri bat”, “euskal dantza tipiko bat”, “kirol albisteak”...


Esther Ciganda euskara irakasten

Irakasleari dagokionez, Esther Ciganda, Moses Lake-n (Washington estatuan, AEB) jaioa da, baina harreman estua izan du txikitandik Euskal Herriarekin Pedro eta Alicia gurasoak hangoak baitira, nafarrak biak, Auzakoa (Ultzama bailaran) eta Jaurrietakoa (Zaraitzu Ibarrean) hain zuzen. Estherrek euskara ikasi zuen, euskara irakasle ere bihurtuz, eta azken urteotan euskarari eta euskal kulturari buruzko material ugari sortu du, bereziki anglofonoei begira. Kirol arloan, bestalde, ezaguna da pilotari gisa eta lehiakide izan da nazioarteko pilota txapelketetan.

For The Basque’ berripapera jaso nahi dutenek izena baino ez dute eman behar. Harpidetza doakoa da eta hemen egin daiteke. Ciganda sareetan ere oso aktibo dabil eta bere beste hamaika proiektu eta lanak hainbat tokitan daude eskuragai sarean. HHauek dira horietako batzuen loturak: basqueenglish; basquewithesther; estherciganda_; estherciganda; BasqueWithEsther; basqueinlanguages.com; links.estherciganda.com/learn.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia