euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Folk musika, euskal dantza eta zinema izan dira Hungariako 2013ko Euskal Astearen ardatza

2013/05/13

Szeged hirian egin zen Dantza-plazan giro bikaina izan zen. Irudian, Izaskun Perez irakurlea, zuriz, dantzan (argazkia IPerez)
Szeged hirian egin zen Dantza-plazan giro bikaina izan zen. Irudian, Izaskun Perez irakurlea, zuriz, dantzan (argazkia IPerez)

PUBLIZITATEA

Euskal astea ospatu zen iragan maiatzaren 4tik 10era Hungariako Budapest eta Szeged hirietan, azken honetako unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatuta. Dantza eta musika izan ziren protagonista Euskal Astearen aurreneko bi egunetan, eta hungariarrek sena eta abilezia erakutsi zuten Dantza-plaza izeneko ekitaldi jendetsuetan. Ondoren, Szeged-eko Unibertsitatean egin ziren zine emanaldiek ere harrera beroa izan zuten.

Szeged, Hungaria. Szeged hiriko unibertsitateko Euskara irakurletzak arrakastaz ekarri zuen euskal kultura Hungariako kaleetara iragan maiatzaren 4tik 10era, Izaskun Perez irakurleak antolatu zuen  Euskal Asteari esker. Ekitaldiak Budapest-en hasi ziren eta bertan Gobe taldeak eta Irune Azkunaga musikariak euskal eta hungariar folk musika jarri zuten Dantza-plaza izeneko ekitaldian. Bertan, hungariar ikasleek euskal dantza lantegia egin zuten eta erritmoa eta ondo pasatzeko gogoa agertu zuten.

Maiatzaren 6ean beste Dantza-plaza bat egin zen Szeged-en, oraingoan Irune Azkunagarekin eta Samli taldearekin. Hemen ere, harrera oso ona izan zuen ekitaldiak eta 50 bat lagun bildu ziren bertara. Izaskun Perez euskara irakurlearen laguntzarekin, dantzan jo eta su aritu ziren hungariar gazteak.

 Hungaria Euskal Astea 2013

 [Izaskun Perez irakurlea erdian, Szeged hiriko Dantza-plazako dantzariak zuzentzen (argazkia IPerez)]

Euskal Astearen bigarren zatian zinea izan zen protagonista eta lau film izan ziren ikusgai Szeged-eko unibertsitatean: 2Blancanieves” (Pablo Berger, 2012), “Los amantes del círculo polar” (Julio Medem, 1998), Jon Maiaren “Gazta zati bat” dokumentala eta “Kutsidazu bidea, Ixabel” (F. Bernués, M. Gabilondo 2005).

Hungaria Euskal Astea 2013 2
["Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldia biribiltzeko... Idiazabal gazta dastaketa ere egin zuten Szeged-eko ikasleek (argazkia IPerez)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia