euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Florencia Alzugarayren ‘Bicicletas en foco’: munduan egindako argazki ibilbidea euskal etxeetara iritsi nahian

2019/04/03

'Ilunabarrak' ataleko Donostian hartutako argazkia. ‘Bicicletas en foco’ liburuak ere badakartza Bilbon, Hondarribian, Biarritzen eta Donibane Lohizunen hartutako argazkiak
'Ilunabarrak' ataleko Donostian hartutako argazkia. ‘Bicicletas en foco’ liburuak ere badakartza Bilbon, Hondarribian, Biarritzen eta Donibane Lohizunen hartutako argazkiak

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Florencia Alzugaray artista bisual argentinarraren Bicicletas en foco (Bizikletak fokuan) argazkilaritza eta artea lotzen dituen proiektua da. “Bizikleta da proiektuaren haria, batzuetan protagonista nagusia, beste batzuetan arrasto edo itzala. Nolanahi ere beti izan dut lagun munduan zehar egin ditudan bidaietan”, egilearen hitzetan. Proiektuak liburua eta erakusketa dauzka. Bicicletas en foco liburuak hamaika herrialdetan hartutako 240 argazki dakartza; Japoniatik Uruguaira, Txekiar Errepublikatik Txilera… eta nola ez, Argentinan eta Euskal Herrian egindako erretratuak ere biltzen ditu. Bicicletas en foco salgai hemen.

Baina argazki erakusketa gisa ere plazaratzen da; eta bizikletaz egiten diren bidaiak bezala, erakusketak ere hainbat 'geldialdi' egiten ditu, orain arte Argentinan barrena ibili da, Rafaela, Santa Fe eta Mar del Plata hirietan. Hurrengoa hegoaldean izango da, Santa Cruz probintziako Calafaten, Patagonia muturrean.

Argazkilaritzarekin zein bere euskal sustraiekin engaiatua, Floral Zu izen artistikoarekin sinatzen duen Florencia Alzugarayk, hainbat herrialde bisitatu ondoren, euskal gizataldearengana hurbildu nahi du orain bere materiala. “Proiektua", azaltzen du, "nik neuk kudeatzen dut bere osotasunean. Independentea da eta nire profesionaltasuna eta nire unibertsoak, benetakoak eta asmatutakoak, transmititzeko grina batzen du”.

Euskal sustraiak

Francisco Alzugaray Florenciaren berraitona nafarra zen, Oronozkoa, eta Buenos Airesen zendu zen 87 urterekin. Familia kontaktua Euskal Herriarekin galduta badu ere, harro hitz egiten du Euskal Herriko paisajeei buruz edo Francisco Alzugaray hil zen egunean Buenos Aireseko egunkari batean agertutako oharreko esaldi batzuk oroitzen dituenean: “Heriotza oharrean bere euskal izaera goraipatu zuten, adibidez ‘Indartsu iritsi zen (Francisco Alzugaray) zahartzarora, euskal arrazaren kimu zintzoa zenaren seinale’ esaldiarekin eta horrek hunkitu egiten nau”, adierazi digu argazkilariak.

Liburua eta erakusketa,

Liburuaren aurkezteko edota erakusketa muntatzeko interesa izan dezaketen euskal etxeek Floral Zu-rekin kontaktatzea baino ez dute: Bere webgunean (www.floralzu.com) ere ikusmira dezakete lan hau eta beste batzuk ezagutzeko. Floral Zu sare sozialetan dago:

 floralzu@gmail.com
 /FloralZuPhoto
 floral_zu_photo
 código qr



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia