euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FIVUren 24. Udalekua arrakastaz egin da Uruguaiko Canelonesen, Olentzero eta Mari Domingi ere partaide

2023/10/03

FIVUk antolatutako 24. Udalekuaz gozatu dute haur eta helduek pasa den irailaren 22tik 24ra Canelonesen
FIVUk antolatutako 24. Udalekuaz gozatu dute haur eta helduek pasa den irailaren 22tik 24ra Canelonesen

PUBLIZITATEA

Canelones, Uruguai. Uruguaiko hiru euskal etxetako neska-mutiko, nerabe eta heldu talde batek asteburu ederra igaro du FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak antolatutako 24. Udalekuan. Hitzordua aurten, irailaren 22tik 24ra izan da, ohi bezala Canelonesen, berriz ere Villa Bautista kanpalekuan. Gogora dezagun Udalekua jolaserako eta ikasteko gune egoki gisa proposatzen duela FIVUK, euskal kulturaren zenbait adierazpen bizi eta transmititzeko, tartean euskara, mitologia, dantza eta kirolak.

Carmeloko Ibai Ondoko Etxeko eta Montevideoko Haize Hegoa eta Euskaro Euskal Etxeetako berrogei bat ordezkari bildu ziren, oso gazteak gehienak,eta hartu zuten parte tailerretan, jokoetan, hitzaldietan eta kirol topaketetan. Jardueren antolaketaz eta planifikazioaz Haize Hegoa kide Mariel Fernández arduratu zen, lagintza horretan lagun zituela Mariel Fernández (Haize Hegoa) eta Lucía Goñi (Euskaro).

 
Goian, ezkerretik eskuinera Janet de los Santos (Ibai Ondoko Etxea), Alvaro Torres (IOE), Julio Poittevin (HH), Mariel Fernández Olentzeroa (HH), Viviane Adduino Mari Domingia (HH), Olga Fernández (HH) eta Karina Fernández (HH) 

Olentzero, Mari Domingi eta belaunaldi berriak

Haur eta helduen harridura eta bozkario, euskal tradizioko pertsonaiak ere, Olentzero eta Mari Domingi kasu, hurreratu ziren partaide Udalekura eta opariak eta ilusioa banatu zituzten. Mariel Fernándezek, Olentzero bihurtuta, Maite Bengoak prestatutako hitzaldia eskaini zuen, Mari Domingi bilakatutako Viviane Adduino lagun. Euskara tailerrak, Karina Fernández izan zuen buru, eta euskal dantzenak, Mariel Fernández, guztia larunbatean. Igandean, ostera, euskal kirol tradizionalen tenorea izan zen.

 
Ezkerrean, Mariel Fernández (Olentzero), Viviane Adduino (Mari Domingi), goian, ezkerretik eskuinera Olga Fernández, Mariel Fernández, Lucía Goñi, Julio Poittevin, Enrique Poittevin eta Miren Saralegui; behean: euskal etxeetako umeak inguruan

«Poz handia ematen digu umeak hazten ikusi eta jarraitzen dutela, beste era batean parte hartzen jarraitzen dutela ikusteak», adierazi dio Mariel Fernandezek EuskalKultura.eus-i, Udalekuetan haur eta gaztetxo gisa ibilbide luzea izandako Manuela Poittevin, Guiliana Ramagli eta Sofía Ramagli aipatuz. Auten ere, ilusio handiz bizi izan dute topaketa Haize Hegoako hiru gazteek, baina oraingoan beste rol bat hartuta, animatzaileak eta sutegiaren arduradunak izanik, hain zuzen ere. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia