euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FIVU lehendakari Enrique Poittevin, Elizabeth Ascurrein orde, Lucia Goñi idazkari eta Julian Ariztia diruzain

2014/08/01

Hauteskundeek FIVUko lehendakaritzara ekarri dute berriz ere Enrique Poittevin. Artxiboko irudian, lehendakari berria Gernikaren omenaldian Montevideon, bonbardaketaren urteurrenean.
Hauteskundeek FIVUko lehendakaritzara ekarri dute berriz ere Enrique Poittevin. Artxiboko irudian, lehendakari berria Gernikaren omenaldian Montevideon, bonbardaketaren urteurrenean.

PUBLIZITATEA

Zuzendaritza Batzordea berritu du FIVUk, Euskal-Uruguaitar Elkarteen Federazioak. Araudiaren araberako hauteskundeen ostean, Enrique Poittevin Gilmet-ek txanda hartu dio lehendakaritzan Miguel Asquetari. Zuzendari Batzorde berriko kide dira baita ere Elizabeth Ascurrein, lehendakariorde; Lucía Goñi, idazkari; eta Julian Ariztia, diruzain. Zorte ona opa diegu hautetsi berriei euren zeregin berrian eta mila esker esaten orain artekoei egindako lanagatik.

Montevideo, Uruguai. FIVU, euskal-uruguaitar elkarteen federazioa,  1997an sortu zen asmo hori zeukaten herrialdeko euskal etxeak elkarretaratu eta euren arteko lokarri izateko helburuan; iragan maiatzaren 24an hauteskundeak egin zituen bere buruzagitza berritzeko eta, ondorioz, hona federazioa gobernatuko duen Zuzendari Batzordea osatzen duten kideen berri:

-Lehendakari: Enrique Poittevin Gilmet
-Lehendakariorde: Elizabeth Ascurrein
-Idazkari: Lucia Goñi
-Diruzain: Julian Ariztia 

-Batzordekide: Dely Ahuntchain, Julio Poittevin Gilmet, Mirta Isoco 

-Diru Ikuskatzaile Batzordea: Viviane Adduino Custodio, Juan Pedro Arin San Martín, Ernesto Cis Leiza

EuskalKultura.com-en erredakziora helarazi duen oharrean, FIVUk gogora ekartzen du bere izaera euskal etxe biltzaile legez, nortasun juridikoduna, bere jarduna Uruguai osoan garatzeko helburuduna, munduko gainerako euskal etxeekin adiskidetasuna eta lankidetza eta kooperazioa bultzatzea bokazio.

Bere araudiak markatzen dute eginbehar duela "Euskal Herriko lurralde historikoetako erakundeekin eta oro har munduko euskal gizataldeekin harremanak sustatu eta estutzea, baita euskal kultura landu, atxiki eta hedatzea Uruguain, bere adierazpen guztietan (gure aurrekoen oinordetza, harrera-lurralde honetara hasieratik etorrita, euren ekarpenarekin aske eta burujabea bilakatzea lortu zutelarik)".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia