euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FIVU: balioztapen baikorra 2022ko gazteen Udalekurena, zuzendari gazteena eta abenduko 'Asteburu Pasa'rena

2022/12/22

FIVUk antolatutako Uruguaiko euskal etxeetako haur eta nerabeentzako udalekuko irudiak
FIVUk antolatutako Uruguaiko euskal etxeetako haur eta nerabeentzako udalekuko irudiak

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. 20 urte baino gehiago dira FIVU (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa) haur eta nerabeentzako udalekuak antolatzen hasi zela. Aurten urriaren 28, 29 eta 30eko asteburuan egin zuten 23. edizioa Villa Bautista La Tunan, Canelones departamentuan, arrakastatsu, 43 lagun bildu ziren, Ibai Ondoko, Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeetakoak. Gogora dezagun, Udalekuak, euskal kulturari buruzko ezagutza areagotzeaz gain, helburu ludiko garrantzitsua duela eta Uruguaiko euskal etxeetako txikiek jolasean elkar ezagutu eta komunitatea tinkotzen eta sendotzen joatea ere duela langai.

Udaleku barneko proposamen ugarien artean aipatzekoak dira Martin Zabalza eta Andrea Bella irakasleen euskara tailerrak, Mariel Fernandezen plastika eta dantzakoak, gaueko sua eta jolasak, eta bi pertsonaia mitologikoren bisita: Basajaun eta Gaueko. Herri kirolak ere praktikatu zituzten: sokatira, txinga-eroatea eta zaku lasterketak eta lokotx biltzea. Antolatzaileen balantzea, oso positiboa: “Beste behin hurrengo topaketarako gogoa sentitzeko pozarekin bukatu genuen, besarkada batekin, marrazki batekin, 'faltan botako zaitut' batekin, txikiak hazten direla ohartuz eta beste posizio batetik, animatzaile edo lider gisa, parte hartzen jarraitzen dutela ikustearen pozarekin”.


Zuzendari eta kudeatzaille izan daitezkeen kideentzako FIVU Udalekua Coloniako Carmelon


'Asteburu pasa' euskara ikasle eta irakasleekin joan den larunbat-igandean Villa Bautistan

Baina formakuntza alorrean, FIVUk EEetako zuzendari eta zuzendari izan nahi dutenentzako Udalekua ere berreskuratu du aurten. Azaroaren 12an eta 13an hirugarren edizioa izan dute, oraingoan Carmelon, Colonian. Partaideak, Ibai Ondoko, San Joseko Euskaldunak Taldea, Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeetako hamazapi lagun, Ibai Ondoko-ren egoitzan, Emaile, Lucia Goñi eta Mariel Fernandez. Gai praktikoak landu zituzten, besteak beste, nola kudeatu online dirulaguntza, gastu zuriketa eta oro har Euskaletxeak.eus plataformaren erabilera. “Helburua hazten jarraitzea da, eta EE bakoitzaren kudeaketa hobetzea”, esan Mariel Fernandezek Euskalkultura.eus-i.

Abenduan, FIVUk Euskararen Nazioarteko Eguna Euskaro Euskal Etxean ospatu zuen, "ikasle eta irakasle ugari partaide". Urtearen amaiera, ordea, joan den asteburuan, euskara ikasle eta irakasleentzako 'Asteburu Pasa'rekin, Villa Bautista La Tunan, Canelonesen. Carmeloko eta Montevideoko ikasleek hartu zuten parte eta egin zituzten, besteak beste, sukaldaritza tailerra, koadernaketa tailerra eta jokoak. Eta aldiberekotu zuten futbol Mundukoaren finalarekin eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako azken saioarekin. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia