euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Filipinar egunkari batek Davao hiriaren jatorri euskaldunaz idatzi du: Jose Oyanguren bergararrak sortu zuen 1848an

2007/06/29

Davaoko kostako itsasadarren grabatua
Davaoko kostako itsasadarren grabatua

PUBLIZITATEA

Euskaldunek Filipinar irlen historian izan duten eragina handia da eta azken hilabeteetan harreman hori berreskuratzeko asmoz ekimen ugari jarri dira abian. Horietako bat da adibidez Euskal Herriko Unibertsitateak eta Nueva Vizcaya probintzia filipinarreko hiru unibertsitatek sinatu duten lankidetza hitzarmena. Aste honetan, aldiz, Davao hiriko egunkari batek Jose Oyanguren bergararraren historia dakar gogora. Oyangurenek 1848 egun Davao dena Nueva Vergara izenaz sortu eta Nueva Guipuzcoa izena eman zion probintziari.
Davao Filipinetako hirugarren hiria da, eta finantza eta turismo gune garrantzitsua. Aste honetan bertako Sun Star egunkariak hiriaren jatorri euskalduna ekarri du gogora, Jose Oyanguren bergararraren bizia eta bere historia kontatzen duen artikulu batean. Oyanguren Bergaran jaio zen 1800an eta zuzenbidea ikasi ondoren Filipinetara etorri zen 1825an. Bost urtez epailea izan zen Manilan, kargutik kendu zuten arte.

Carada aldera jo zuen orduan eta bertan euskal jattorriko Maria Luisa Azaola ezagutu zuen. Azaolaren familia plantazio baten jabe zen eta haren anaia Antonio merkatari aberatsa. Baina 1844 piratek Antonio Azaola hil zuten euren eraso batean. Bere maitearen anaiaren heriotza mendekatzeko prest, Oyangurenek piraten aurkako espedizio bat antolatu zuen, azaltzen du artikuluak.

Piratak garaitu zituen

Hiru untzi zituen bere kargu Oyangurenek eta Maria Luisa maitalea berarekin untzi nagusian, Elcano izenekoan. Piratak aurkitu eta 1848an euren kanpalekua erasotu zuen. Haien buruzagiak ihes egitea lortu bazuen ere, Oyanguren garaile atera zen. Biharamunean, ekainaren 29an, San Pedroren ohorezko meza eman zuten, gaur egun San Pedro Katedrala dagoen lekutik oso gertu.

Oyanguren Gobernadore egin zuten eta gogor jarduen zuen piratak Davaoko Golkotik botatzeko lanetan. Bere ohoretan probintziak Nueva Guipuzcoa izena hartu zuen eta piratak garaitu zituen lekuan eraiki zuen herriak (gaurko Davao) Nueva Vergara. Oyangurenek kristautasunaren alde lan egin zuen, erredukzioak sortuz. Baina bertakoei zergak igotzerik ez zuen onartu, berak hala agindu omen zielako. Horregatik, besteak beste, kargutik kendu zuten 1851an. Oyanguren pobrezian hil zen 1858, baina San Pedro katedraleko artxiboek jasotzen dutenez, heriotz-ohean bertan Maria Luisa Azaolarekin ezkondu zen, amaitzen du kontaketa egunkariak.


Lotura interesgarriak

Don Jose Oyanguren: A heartbreak hero
www.sunstar.com.ph

EHU eta filipinar unibertsitateen arteko hitzarmenak
BasqueHeritage.come-n argitaratua 2007ko maiatzaren 29an

Urdanetaren Nazioarteko Kongresua eta V. Mendeurrena
EuskalKultura.com-en 2007ko apirilaren 2an argitara emana

Mikel Arriet Ruiz, chef euskaldun bat Filipinetan
EuskalKultura.com-en 2007ko urtarrilaren 11ean argitara emana

Mayón-en erupzioak arriskuan ipini du Legazpi herri filipinarra
EuskalKultura.com 2005eko abuztuaren 10ean argitara emana

Juje filipinarrek Zumarraga, Legazpiren sorterria, bisitatu dute
EuskalKultura.com-en 2005eko uztailaren 8an argitara emana

Basques in the Philippines argitaratu du Marciano de Borjak
EuskalKultura.com-en 2005eko ekainaren 23an argitara emana

'Aukeran' euskal dantzari taldea Filipinetan
EuskalKultura.com-en 2005eko urtarrilaren 18an argitara emana
EuskalKultura.com-en 2004ko irailaren 22an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia