euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAren Gastronomia Proiektuak Itziar Aguirre sukaldari rosariotarrarekin burutu ditu, arrakastaz, lehen pausoak

2008/01/22

Itziar Aguirre Soraluce chef euskal rosariotarra
Itziar Aguirre Soraluce chef euskal rosariotarra

PUBLIZITATEA

Argentinako FEVA euskal etxeen elkarteak joan den urteko azkeneko hilabeteetan inauguratu ditu bere ekitaldiak, izan ere Itziar Aguirre Soraluce sukaldari rosariotarrak Bragadoko Danak Bat-en emandako ikastaro batekin. Laprida eta Arrecifes-eko euskal etxeetara ere zabaldu zen ekimena. Lortutako oihartzuna ikusirik, Maria Amelia Dadet FEVAko arlo honetako arduradunak EuskalKultura.com-i aurreratu dionez, oraingo udako oporrak amaiturik, urte berriak ekitaldi eta gastronomia proposamen berriak ekarriko ditu.
FEVAren Gastronomia Proiektuaren baitan Itziar Aguirre Soraluce chef euskal-rosariotarrak sukaldaritza ikastaroa eskaini zuen Bragadon pasa den azaroaren 30ean. Ekimenak orotara 30 bat pertsona bildu zituen, tartean euskal etxeak egiten dituen deialdietara etorri ohi diren jendeak eta partikularzki sukaldaritza saio honetara etorritakoak. Ikastaroan prestatutakoak nork etxeratuko zituen zozketatu ondoren, gauean ikasleek eta Itziar Aguirrek "asado" goxo bat konpartitu zuten.

Arrecifes eta Lapridako euskal etxeetan ikastaro esperientzia bera gauzatu zuten. Danak Anaiak euskal etxean, Aguirre sukaldari famatuak porrusalda, txipiroiak bere tintan eta postre bezala esne frijitua ezarri zituen menu-an.

Itziar Aguirre, TVko euskal-rosariotar chef ezaguna

Itziar Aguirrek bere amarengandik --Arantza Soraluce-- jaso zuen sukaldaritzako zaletasuna, Rosario hiriko Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxean. 1997an Rosarioko Hoteleria eta Restauranteur Goi mailako Institutuan Hotel Administraritza eta Gastronomia Ikasketak egin zituen. Gero, Euskal Herrian, Gasteiz-ko Diocesanas-Mendizorrotza Institutuan Nazioarteko Euskal Sukaldaritzan espezializatu zen eta egun, Utilísima telebista kateko 'Sukaldaritza Eskola' delako programa bideratzen du.

Ikastaroen ondotik eta izandako esperientzien ostean, Danak Anaiak-eko bazkide eta FEVAko Gastronomia Proiektuaren arduradunak, Maria Amelia Dadet-ek, urte berriak ekitaldi eta proposamen berriak ekarriko dituela iragarri du.


Lotura interesgarriak

'Arantza Soraluce, una chef rosarina euskaldun y televisiva'
2003ko abenduaren 24an EuskalKultura.com-ek argitara emana

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen webgunea
www.zazpirakbat.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia