euskal diaspora eta kultura
2011/09/12
PUBLIZITATEA
Arrecifes, Argentina. 'Besteena maitatzeko ez da beharrezkoa gureari uko egitea'. Esaldi hau eta beste batzuk hartu zituen Mariluz Artetxek, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-eko eta FEVAko lehendakari ohiak, “identitate” edo “nortasun” ideiak azaltzeko. Identitateari buruz hitz egiterakoan, Artetxek adituen esanak aipatzen ditu, psikologia, antropologia, etnologia eta hizkuntzalaritza arloetako erreferentziak emanez. Horretaz gain, FEVAko buru ohiak, kultura, naziotasuna eta diaspora bezalako kontzeptuei ere erreparatzen die euskaltasuna mintzatzeko.
[Mariluz Artetxek bere etxean -- Arrecifesko Denak Bat euskal etxean -- “Euskal nortasuna” hitzaldi ematen (argazkiaEE)]
“Identitatea guztion beharra da, behar kognitibo eta afektiboa, norberak bere buruarekin ondo egoteko beharra”, adierazi zuen Artetxek, gero azpimarratzeko: “Euskal Herriaren biziraupena bi zutabetan dago oinarrituta; batetik, bere identitatearen defentsan; bestetik, egoera ezberdin eta berrietara egokitzeko gaitasunean”. Diasporari dagokionez, hau esan zuen, besteak beste: “Euskal diaspora ez da kointzidentziaz sortu, ez da Euskal Herriaren nortasunaren degradazio ala desbideratzea. Diasporako nortasuna, Euskal Herrikoa bertakoa bezain jatorra da”, azaldu zuen FEVAko lehenengo lehendakari izan zen emakumeak.
[Hitzaldia bukatuta, Buenos Aireseko euskaltzaleek afaria partekatu zuten Mariluz Artetxerekin (argazkiaEE)]
Euskal nortasunari buruzko hitzaldia bi euskal etxetan eman zuen Artetxek. Uztailaren 22an Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-en eta abuztuaren 12an Buenos Aireseko Euskaltzaleak-en. Bietan publikoak arreta handiz jarraitu zion gaiari eta bere ekarpena eman zuen galdera eta oharrekin. Hitzaldia bukatu eta gero, mintzalari eta anfitrioiek afaria konpartitu zuten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus