euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAren agiria: "Ezinbestekoa da Aberri Eguna abertzaleok, garenaren lekukotasuna eman dezagun"

2014/04/17

Aberri Eguna munduko euskal etxeetan gehien ospatzen den urteko hitzorduetakoa da. Irudian, 2014ko Aberri Eguneko elkarretaratze dei eta afixa Londresko Euskal Etxeak, London Basque Society-k egina
Aberri Eguna munduko euskal etxeetan gehien ospatzen den urteko hitzorduetakoa da. Irudian, 2014ko Aberri Eguneko elkarretaratze dei eta afixa Londresko Euskal Etxeak, London Basque Society-k egina

PUBLIZITATEA

Argentinako euskal etxeen bilgarri den FEVA (Federación de Entidades Vasco Argentinas edo Euskal Argentinar Erakundeen Federazioa) elkarteak agiria plazaratu eta helarazi digu Aberri Eguna 2014 dela-eta, deia luzatuz federazioko kide dituen euskal etxeei eta herrialdeko euskaldun guztiei zorionak emanez urte berri batez urteroko euskal festa hau iritsi delako eta euskaldunak eta euskaldunen lagunak oro gonbidatuz "behar bezala" ospa dezaten, "ezinbestekoa baita Aberri Eguna, abertzaleok, garenaren lekukotasuna eman" eta "gure nortasuna adieraz dezagun".

Buenos Aires, Argentina. FEVAk Aberri Eguna dela-eta urtero banatzen duen agiri honen 2014ko testuak euskaldunak eta euskaldunen lagun guztiak agurtzen ditu Aberri Eguna kari.

"Egun hau ezinbestekoa da gizon eta emakume abertzaleontzat", dio agiriak, "festa, musika, dantza, bilerak, jendaurreko hitzaldiak, euskara eta beste hainbat osagai lagun nor garen azal ahal izan dezagun". "Guztioi opa diegu elkarretaratze Aberri Eguna izan dezaten, sendotasunezkoa geure sentipenetan eta ikurrinak agerian utziz zein den gure nortasuna".

Aberri Eguneko agiriak bere egiten du Sabino Aranaren esaldia, "Euskadi da euskotarren aberria", eta historian atzera eginez, ospakizun hau gauzatzeko Berbizkunde eguna hautatu izana metafora bat izatetik haratago doala dio, Primo de Rivera eta Francisco Franco espainiar diktadoreen gainetik "Euskal Herriko gailur guztietara garatuko baita bere oihartzuna eta, Kantauri itsasoak errepikatua, euskaldunen lurra estaliko baitu".

"Erbesteko Eusko Jaurlaritzarekin Aberri Eguna euskaldun guztiena izatera helduko da, ilusioz ospatzen dugularik Euskal Herrian, Argentinan eta munduan", amaitzen du. 

Testua FEVAko Ricardo Basterra lehendakariak, Marta Abarretegui idazkarik eta Hugo Andiazabal diruzainak izenpetzen dute federazioaren izenean. Gogora dezagun FEVAk hauteskundeak izango dituela datorren larunbatean eta Ricardo Basterra eta Marta Abarrateguik hor agortuko dutela euren agintealdia. Zerrenda bakarra aurkeztu da bozketara, izan ere lehendakarigai Hugo Andiazabal proposatuz.

-FEVAren webgunea: www.fevaonline.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia