euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAren 24. Euskal Etxeetako Ume Topaketa LLavallolen: "Belaunaldien arteko txandaketari neurria hartzeko aukera"

2023/09/12

Irailaren 9an, larunbatean, Euskal Echea Ikastetxeko Lavalloleko egoitzan, 500 neska-mutilen partaide, FEVAk antolatutako Euskal Etxeetako Ume Topaketaren postalak
Irailaren 9an, larunbatean, Euskal Echea Ikastetxeko Lavalloleko egoitzan, 500 neska-mutilen partaide, FEVAk antolatutako Euskal Etxeetako Ume Topaketaren postalak

PUBLIZITATEA

Llavallol, Argentina. Udaberriko egun eder batek testuinguru ezin hobea ekarri zion joan den larunbatean FEVAK antolatutako Euskal Etxeetako Ume Topaketaren 24. edizioari. Irailaren 9an, goizeko 10etatik arratsera arte, Euskal Echea Ikastetxeko Lavallol egoitzan, bostehun bat neska-mutilek hartu zuten parte jolas-jardunaldian. Aurtengoan, gainera, bat eginik Euskal Diasporaren Eguneko ospakizunekin.

Elkarrekin gosalduz hasi zen topaketa. Euskal Etxe ugaritako umeek jolasak, euskal dantzak, herri kirolak, eskulanak, bazkari jendetsua eta laguntasun handia partekatu eta izan zituzten lokarri. Eta ezin aipatu gabe utzi eurekin etorritako ia berrogeita hamar begirale eta heldu laguntzaileak, baita larunbatean Llavallolen egon ez ziren, baina euskal etxeetan umeen aldeko lanetan funtsezko lagun diren beste hamaika pertsonaren ahalegina ere. Izan ere, guztien eguneroko lanari esker, haurrek jai handia izatea ahalbidetu baitzuten.

Umeak: “Datorrenari konektatzea”

"Topaketa zoragarria izan da. Daukagun festarik zirraragarrienetako bat da, datorrenarekin konektatzen gaituelako, belaunaldien arteko aldaketari neurria hartzea eta txandaketa badagoela baieztatzea baita. Begi bistan uzten baitu hogei urteren buruan, topaketak ez bakarrik ez duela bertan behera gelditu, baizik eta urrun dauden euskal etxeetako txiki gehiago batzea ekarri baitu, adibidez, oraingoan Macachinek La Pampatik honaino etorriz egin duen bezala. Erabateko zoriona ematen du", aitortzen dio EuskalKultura.eus-i FEVAko lehendakari Arantxa Anituak.

Partaide izan ziren ekitaldian Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat, Chacabucoko Guillermo Larregui, Chascomuseko Zingirako Euskaldunak, Buenos Airesko Euskaltzaleak, La Platako Euzko Etxea, Lomas de Zamorako Denak Bat, Macachingo Euzko Alkartasuna, Magdalenako Ongi Etorri, Maipuko Anaitasuna, Mar del Platako Denak Bat, Olavarriako Gure Etxe Maitea, Pergaminoko Lagun Onak eta Tandilgo Gure Etxea euskal etxeetako ordezkariak, baita Euskal Echea Ikastetxe bertako ume ugari eta zuzendariak ere. Euskal Etxe askotako buruzagiak eta Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkari Sara Pagola ere bertaratu ziren.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia