Mar del Plata, Argentina. FEVAk deituta, datorren asteburuan 2024ko Musikarien Lehen Topaketa burutuko da Mar del Platan. Argentinako hainbat hiritatik etorriko diren musikari ugariak Denak Bat Euskal Etxe anfitrioiak prestatutako abegiari erantzun eta guztien arteko lan koordinatua landu eta bideratuko dute. Ekitaldia heldu den ostiral eta larunbatean, ekainaren 21ean eta 22an alegia, gauzatuko da, eta asteburu berean, larunbatean, ospatuko den Dantzari Ohiaren jaiarekin bat egingo dute. Mar del Platako "Beti Alai" dantzari taldearen 80 urtearen karietara antolatutako gaualdian kontzertua eskainiiz.
Topaketarako deia Euskal Herriko soinu tresna tradizionalen jotzaileei luzatzen zaie, konparazio txistua, silbotea, xirula, akordeoia, trikitixa, atabala, txalaparta, alboka eta panderoa jotzen dutenei, baita brontze eta txarangako perkusio tresna jotzaileei ere. Helburua da lanerako oinarrizko errepertorioak sortzea eta horien funtzionaltasunak ezartzea, baita euskal etxeen arteko lankidetza zein etengabeko trebakuntza sustatzea eta produkzioen zabalkunde publikoa lehenestea.
Euskal Etxeetako 20 musikari
Guztira 20 musikarik adierazi dute dagoeneko euren partaidetza, honako euskal etxeetako ordezkari: Topaketan parte hartuko dutela baieztatua dute Buenos Airesko Laurak Bat eta Centro Navarrok, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat-ek, bertan izango dira baita ere Cordobako Gerora, La Platako Euzko Etxea, Macachíngo Euzko Alkartasuna , Maipúko Anaitasuna, Necocheako Euzko Etxea, San Nicolaseko Euzkal Etxea, Villa Maríako Euzko Etxea eta Mar del Plata bertako Denak Bat.