euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAko Gazteria Arloak buruzagiak trebatzeko ikastaroa antolatu du asteburuan La Platako Euskal Etxean

2008/12/11

Artxiboko irudia, iazko martxoan Buenos Aireseko Laurak Bat-en eginiko buruzagi trebakuntzarako urteko jardunaldiena (argazkia EuskalKultura.com)
Artxiboko irudia, iazko martxoan Buenos Aireseko Laurak Bat-en eginiko buruzagi trebakuntzarako urteko jardunaldiena (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

FEVAko Gazteria Arloak deialdia luzatu die bere baitango euskal etxeetako gazteei, datorren larunbat eta igandean La Platan Cesar Etcheverry koordinatzaile egingo duen ikastaro buruzagi trebatzailean parte har dezaten. Euskal Etxe bakoitzeko gazte batek parte hartu ahal izango du. Ekimena abenduaren 13 eta 14an gauzatuko da eta alderdi teoriko zein praktikoa izango ditu, gaiak ikuspen global eta estrategikoa, komunikazioa, ekipo-lana eta koordinazioa, aurrekontuak egitea, egutegiak osatzea eta denbora modu eraginkorrean erabiltzea izango direlarik, besteak beste.

La Plata, Argentina. Argentinako euskal etxeetako gazteek --bana euskal etxe bakoitzeko-- lehendik baieztatua behar dute euren partaidetza buruzagi trebakuntza ikastaro honetan, ikastaroa izan baino lau egun lehenago, FEVAtik adierazi denez. Federazioak hartuko ditu bere gain omnibus bidaia eta jate eta ostatu gastuak. Gazteak iazko ikastaroan parte gartu gabekoak beharko dute izan, ez baita pertsona berak ikastaroa birritan egitea onartuko.

[Hauek dira iazkoan ikastaroa egin zuten gazteen izenak: Alma Giacomelli, Arrecifes-ekoa; Mariano Iborra, Balcarce-koa; María Florencia Echevarría, Chacokoa; Juan Miguel Arrarás, Chascomús-ekoa; Emiliano Armendáriz, Chascomúsekoa; María Ayelén Ceballos, Córdobakoa; Yanina Castro, General Villegasekoa; Valeria Vallejo, José C. Pazekoa; Xabier Aramayo, La Platakos; Mercedes Mocoroa, Mar del Platakos, Paula Torres, Saladillokos; Aranzazu Arrascaeta, San Luisekoa; Flavia Galarza, Corpus Christikoa; Luis Polasek Vizcaychipi, Posadasekoa; Romina Larrañaga, Bahía Blancakoa; eta La Platakoak baita ere Daniel Altamira, Ainoa Irazusta, Ana Esandi, Agustina Lastiri, Celina Biasco, Iñaki Azcárate, José Bocardo eta Natalia Artola]

Saioak larunbatean, abenduak 13, hasiko dira, goizeko bederatzietan Euskal Etxean egingo den aurkezpen orokorra eta agurrarekin. Ondoren, ikastaroa bederatzi t'erdietan hasiko da, leku berean. Bazkaltzeko etena eguerdiko ordu batetik arratsaldeko 14:15etara izango da, ordu horretan berean ekin zaiolarik arratsaldeko saioari, 18:30ak arte. Gau horretan, bederatzietatik aurrera, partaideek Euskal Etxeko afarian --Urte Azkeneko Afaria egingo du La Platako Euzko Etxeak-- parte hartu ahal izango dute. Igandeak, saioak hamarretatik 12:15ak arte izango dira. Ordu batean bazkaria eta ikastaroaren amaiera egingo da.

GAI-ZERRENDA, FEVAk plazaratu duen moduan eta hizkuntzan

Módulo 1 - Sábado

-Visión global y estratégica: desarrollo de matrices FODA y de Planes Estratégicos (Qué es, Confección, Indicadores / Objetivos de la gestión, acciones y control periódico).

-Comunicaciones y presentaciones eficaces: saber escuchar para comprender y comunicar mejor. Métodos de comunicación. Cómo presentar eficazmente una temática.

-Coordinación y trabajo en equipos: resaltar sus ventajas y el del criterio de suma de cada componente, con sus puntos de vista. Aceptación de las diferentes visiones de los integrantes que enriquecen el concepto general. Resaltar el trabajo horizontal, sin desmedro de la responsabilidad que cada uno tiene. Uso eficaz del tiempo.

-Orientación al servicio: ser dirigente es ponerse al servicio de los demás (socio: "Cliente"). Conceptos de la satisfacción y de la percepción de los "clientes".

-Gestión de cambios: aprender a vivir y hacer "gestión" en un mundo cambiante con casi ninguna variable bajo control. Sacar provecho de ello.

-Liderazgo.

-Negociación.

-Visión presupuestaria y su control: armado de un presupuesto, concepto de cuentas estratégicas, calendarios de presentación, controles periódicos.

Metodología:

  • Introducción teórica.
  • Realización de algunos ejemplos prácticos.
  • Generar disparadores para que durante el desarrollo del curso se participe permanentemente.
  • Desarrollo de trabajos grupales.
  • Crear ambientes de discusión y aprendizaje.

Herramientas:

  • Se entregarán manuales con la temática a desarrollar.
  • Presentación con Cañón y PC de los temas.
  •  Apoyo con rotafolios / pizarrón.


Módulo 2 - Domingo

Metodología: Taller

-La participación de todos y cada uno construye el encuentro.

-Se entregará a los participantes síntesis escrita de las unidades temáticas y bibliografía a consultar.

Lotura interesgarriak

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia