euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAko eta Buenos Airesko beste EEetako ordezkariak lagun ospatu zuen Iparraldeko EEk bere 112 urtemuga

2007/07/04

Euskal Etxearen baitan dagoen jatetxean egin zen elkartearen 112. urteurrena ospatzeko afaria
Euskal Etxearen baitan dagoen jatetxean egin zen elkartearen 112. urteurrena ospatzeko afaria

PUBLIZITATEA

Iparraldeko euskaltzale talde batek sortu zuen 1895eko apirilaren lehenean Buenos Airesen 'Centro Vasco Francés' izeneko euskal etxea. Geroztik, 112 joan zaizkio gisa batez eta bestez Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal tradizioak Buenos Aires hiri handiaren bihotzean atxiki eta biziarazten. Urtebetetzea, ohi bezala, Euskal Etxeko zaindari den Mikel Garikoitz sainduaren egunarekin batera ospatzen da, aurten joan den ostegunean, ekainak 28.
Buenos Aireseko Centro Vasco Francés-eko autoritate, bazkide eta lagunak joan den ostegunean bildu ziren hiriburu argentinarrean, Iparraldeko euskaldunak biltzeko sortu zen erakunde honen urteurren berri bat ospatzeko, ospatu ere meza eta afari batez, hiriburu federaleko Moreno kalearen 1370.ean egoitza daukan elkartearen deiari erantzunez.

[FUNDATZAILEAK. Ezker-eskuin jarririk: Sabalain, Pedro; Oholeguy, Pedro; Malgor, Juan; Bordaisco, Juan; Harguindeguy, Francisco; Zutik, ezker-eskuin: Garat, Juan; Mendiondo, Bernardo; Maillot, Domingo; Hourcade, Pedro; Passicot, Juan Pedro; Uhalde, Pedro; Sabaté, Pedro]

Ekitaldiok Mikel Garikoitz saindu euskalduna euskal etxeko zaindari izendatu zuteneko 59. urtemuga ere ospatu zuten, ohi bezala. Mezari dagokionez, Nuestra Señora de la Rábida parrokian egin zen. Afaria, berriz, Euskal Etxe barneko jatetxekoen eskutik heldu zen. Bertaratu zirenek, menu tentagarria dastatzeko aukera izan zuten, hala nola antxoak eta omeleta, paella eta azkenik krema izozkia eta saltsak, guztia bertako sukaldariek prestaturik.

FEVA eta inguruko euskal etxeak partaide

Berrogeita hamar pertsona baino gehiagok hartu zuten parte deialdian, horien artean inguruko euskal etxeetako ordezkariak eta baita Euskal Argentinar Bazkunde Alkartasuneko (FEVA) agintariak ere, tartean, Bahia Blancako eta FEVAren izenean Carlos Sosak; Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxearen izenean, bertako lehendakari Jon Kepa Erkiagak; Euskal Echea erakundearen izenean, Simón Pedro Soroet; Juan de Garay Fundazioko Mauricio Goyenechea idazkaria; eta Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskara Akademiaren izenean, euskara ikasle multzo bat ere hurbildu zen, erakunde horretako autoritateen agurra eurekin ekarriz.

Afariaren ondotik, Iparraldeko Euskal Etxeko lehendakari den Michel Iriart miarriztarra bildutakoei zuzendu eta eskertze hitzak eskaini zizkien, mahaiz mahai pasatu zelarik, urteak betetzen zituen elkartearen osasun onaren aldeko topa eginez eta, oro har, euskal argentinar kulturaren geroaren alde.


Lotura interesgarriak

Iparraldeko Euskal Etxeak Herri Urrats ospatu zuen
2007ko maiatzaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Aurelia Arkotxa: 'Ni prest nago'
2007ko martxoaren 31ean BasqueHeritage.com-en argitara emana

'Los 112 años del Centro Vasco Francés'
Norma Beatriz Ríos-ek sinatu iritzi artikulua

Aita baionesak ameriketaratzearen 150. urteurrena

EuskalKultura.com-en 2006ko azaroaren 8an argitara emana

Euskal Etxeko iazko urteurrena
2006ko maiatzaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia