euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk zonaldeko bi tailer antolatu ditu General Roca eta Villa Marian, zuzendari gazteak trebatzeko

2010/07/28

FEVAk antolatutako aurreko bilera bat. (argazkia EuskalKultura.com)
FEVAk antolatutako aurreko bilera bat. (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

FEVA, Erakunde Eusko Argentinarren Federazioak, zonaldeko bi tailerrerako deia egin du Villa Maria eta General Roca herrietan, euskal etxeetako zuzendari gazteak trebatzeko. Erakundeen kudeaketa administratiboarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dira eta, horrekin batera, euskal etxe bat zer den, FEVA zer den eta 'euskal kulturan trebakuntza' izeneko modulua ere eskainiko da.

Buenos Aires, Argentina. FEVA, Erakunde Eusko Argentinarren Federazioa, azken ukituak ematen ari zaio euskal etxeetako zuzendari gazteak trebatzeko prestatzen ari den zaonaldeko bi tailerri. Tailerrak abuztuaren 28 eta 29 izango dira Villa Mariako Euskal Etxean, Cordoba probintzian; eta irailaren 18 eta 19an General Rocako Gure Etxean, Rio Negro probintzian.

Euskal Etxe bakoitzeko gazte bakarrak parte hartu ahal izango du, izen-emate prozesuan postu libreren bat gelditzen ez bada behintzat; ekainean Mar del Platako tailerrean parte hartu zutenentzat ez da deialdia, gai berdinak jorratuko baitira.  

FEVAk ostaturatze eta janarien gastuak hartuko ditu bere gain eta Euskal Etxe bakoitzak bere partaideari dagozkion garraio eta ganerako gastuak.

Cesar Arrondo, Villa Marian, eta Teresa de Zavaleta, General Rocan, izango dira 'euskal kulturan formakuntza' izeneko modulua eskainiko dutenak. Izena emateko epea abuztuaren 15ean amaituko da.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia