euskal diaspora eta kultura
2010/09/03
PUBLIZITATEA
General Roca, Argentina. Irailaren 18 eta 19an egingo da General Rocan, Argentinako Rio Negro probintzia patagoniarrean, FEVA Buenos Airestik kanpo antolatzen ari den euskal etxeetako gazteentzako buruzagi izateko formakuntza ikastaro berria. Oraingoz oso gutxi dira izena emandakoak, eta karia horretara luzatu du FEVAk izen emate epea irailaren 10eraino.
Gogoan hartu FEVAk euskal etxe bakoitzeko gazte bakarraren ostatu gastuak hartzen dituela soilik bere gain. Hortik aurrera, gazte batek baino gehiagok parte hartu nahi badu, egin dezake, baina FEVAren diru babesik gabe. Hemendik gutxira iragarriko dira prezioak.
Gai aldetik, ekainean Mar del Platan eta aurrekoan Villa Marian aztertu ziren gaia berak tratatuko dira; beraz, hala egin badezakete ere, gazteak diferenteak izan daitezela gomendatzen da.
Aztertuko diren gaiak:
-Erakundeen kudeaketa administratiboa. Zer da euskal etxe bat. Zer da FEVA
-Euskal kultura
Egitaraua:
LARUNBATA
-09:00etan, harrera
-10:00etan, kudeaketa administratibo tailerra
-13.30etan, bazkaria
-17:00etan, kudeaketa administratibo tailerra
-19:00etan, euskal kultur formakuntza (Teresa de Zavaletaren eskutik)
-21:30etan, afaria
IGANDEA
-10:30etan, segida eta tailerra amaitzea
-13:00etan, bazkaria
Parte hartu nahi izatekotan, idatzi FEVAra irailaren 10aren aurretik, parte-hartzaileen izen-deiturak bidaliz, eta adieraziz hotela behar duten-edo.
-FEVAren webgunea: www.fevaonline.org.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus