euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk euskararen aldeko agiri bat argitaratu du, Iparraldeko ikastolei eginiko erasoen karira

2013/02/05

Ricardo Basterra, FEVAko zuzendaritza batzordearekin, artxiboko irudi batean (argazkia FEVA)
Ricardo Basterra, FEVAko zuzendaritza batzordearekin, artxiboko irudi batean (argazkia FEVA)

PUBLIZITATEA

Argentinako Euskal Etxeen Federazioak --FEVAk-- euskararen aldeko agiri bat kaleratu du, herrialde honetako ehundik gora euskal elkarteen ordezkari gisa. Agirian FEVAk salatu egin ditu berriki Iparraldeko ikastolek jasan duten erasoa eta baita ere Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari funtzionatzeko lizentziarik ez ematea. Jarraian, agiria jasotzen dugu, euskaratuta eta laburbilduta.

Buenos Aires, Argentina. Ricardo Basterra FEVAren presidenteak agiri bat zabaldu du elkartearen izenean euskeraren alde egin eta Euskal Herrian berriki izan diren zenbait gertakari salatzeko. Jarraian, agiriaren testua laburbilduta eta euskaratuta:

 EUSKARA, HIZKUNTZA ETA ESKUBIDEA

Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA), Euskal  Herriko zazpi probintzietako euskaldunek osaturiko Argentinako ehundik gora euskal etxeren ordezkari gisa, atsekabea agertu nahi du euskal herritarrei euren hizkuntza erabiltzeko, ikasteko eta zabaltzeko eskubidea murrizten dieten hainbat erabakiengatik.

-FEVAren ustez Baionako suprefetaren erabakiak Iparralden bizi diren euskaldunei eragiten die, eta baita bertan bizi eta euskara ikasteko eskubidea gauzatu nahi dutenei ere. Aipatu funtzionariak argudiatu du 1850eko lege frantses zahar baten ondorioz ezin dela diru publikorik eman erakunde pribatu bati, eta, hori dela eta, ikastolek ez dutela estatuko dirulaguntzarik izango. Frantziar estatuak ez duenez euskara eskola publikoetan irakatsi nahi, euskaraz ikasi nahi dutenei gelditzen zaien aukera bakarra ikastolak sortzea da, eta horiek eskola pribatutzat hartzen ditu Frantziak, estatu honek ez duelako euskara Iparralden hizkuntza ofizial edo koofizial bezala aintzat hartzen.

-FEVAk atsekabea agertu du ere Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari lizentziarik eman ez diolako, beste behin ere. Horrela, Foru Gobernuak Nafarroako herritarrei irratia eta telebista euskaraz izatea eragozten die. Aipagarria da Europako Kontseilua oso argia izan dela eskubide hori defendatzen, Hizkuntz Minorizatu edo Erregionalen Europar Gutunean.

Hizkuntzen biziraupena eta kultura aniztasuna aldarrikatzen duen mundu batean, horrelako erabakiek herritarrek euren hizkuntzan hitz egiteko duten eskubideari eraso egiten diete, kasu batean iraganera joz nortasunaren eta adierazpen-askatasunaren aurka egiteko, publikoa dena eta estatuarena dena nahastuz; eta bestean, Europar Batasunaren gomendioei entzungor eginez. 

FEVAren webgunea, hemen.

Iparraldeko Ikastolak laguntzako, jo Seaska ikastolen federazioaren webgunera, hona.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia