euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk 'Euskal identitatearen eraikuntza' izeneko tailerra eratu du irailaren 12-13an Buenos Airesen

2009/08/13

Maria Blanca Irustak koordinatuko du FEVAren 'Euskal identitatearen eraikuntza' izeneko tailerra (argazkia EuskalKultura.com)
Maria Blanca Irustak koordinatuko du FEVAren 'Euskal identitatearen eraikuntza' izeneko tailerra (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak (FEVA) bere bazkide diren elkarte eta euskal etxeak Buenos Airesera deitu ditu irailaren 12-13an 'Euskal identitatearen eraikuntza' izeneko tailerrean parte har dezaten. Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan egingo den elkarretaratze hau Maria Blanca Irustak koordinatuko du, helburutzat 'euskaldun gisa dugun identitateaz gogoeta egitea eta iritzi trukea bultzatzea' harturik. Argentinako euskal etxe bakoitzeko ordezkari bana onartuko da, izen ematea abuztuaren 31a baino lehen egitea eskatzen delarik.

Buenos Aires, Argentina. Tailer gisako ekimen bat da FEVAk antolatu duen hau, 'guztien eta bakoitzaren partaidetzak egiten  eta osatzen baitu ekitaldia'. Maria Blanca Irusta koordinatzaile, irailaren 12an, larunbata, eta 13an, igandea egingo da Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan, Av. belgrano 1144, larunbatean goiz eta arratsaldeko saioetan, eta igandean eguerdi arteko bakarrean.

Aurkeztuko duren gaiak honakoak izango dira:

1- EUSKAL HERRIA: kokapen geografikoa; Fisikoki; lurralde 'bisagra'; lurralde historikoak; hainbat izen: CAV, Euskadi, Euzkadi, Autonomia Erkidegoa; Nazioa eta estatua
2- EUSKALDUNAK: Populua eta bere sorrerari buruzko hipotesiak; bere historiako pasadizo garrantzitsuenak, lehenengo ezarpenetatik eta euren antolaketatik, gaur eguneraino
3- EUSKARA: hizkuntza identitate zeinu bezala; bere lekua Iberiar Penintsulako eta Europako hizkuntzen artean; batasuna eta hizkuntz normalizazioa
4- ETXEA: Enbor familia, etxaldea, leinuak; emakumearen rola; foru sistema; emigrazioa
5- KULTURA AGERPENAK: Euskal populuaren zaletasunak historian zehar; errito eta sinesmenak. Mitologia; Euskal gizataldea: besteek nola ikusten ditutuzten eta eurak nola ikusten duten euren burua; Tradizioa, aldaketa eta segida identitatearen eraikuntzan.

Euskal etxe bakoitzena ordezkari bana izan ahal izango da tailerreko partaide. Antolatzaileek, tailerraren aurreko edizioan parte hartu zuen pertsona bera ez izatea eskatzen dute. Abuztuaren 31 aurretik pertsona honen datu hauek bidalio beharko dira; izen-deiturak eta dokumentu zenbakia; ostatu beharrak eta larunbaterako, irailak 12, lo egiteko lekua behar izango duen-edo, dagozkion hotel eta bazkari erreserbak egin ahal izan daitezen.

Aurreko aldietan bezala, bazkari eta ostatu gastuak FEVAren kontu izango dira. Garraio gastuak euskal etxe bakoitzaren kontu, distantzia 700 kilometrotik gorakoa denean ezik, orduan FEVAk bere gain hartuko baititu.

Jakingarri gehiago:

FEVA
Lavalle 1718 5º D (1048)
Buenos Aires - Argentina
www.fevaonline.org
Tel: 54 11 4372 3520

2007ko TAILERREKO PARTAIDEAK

· Adriana Hernadorena – Denak Bat, Mar del Plata
· Adriana Osén – Itxaropen, Saladillo
· Alba M. Ibarrola – Euskal Jatorri, Posadas
· Andrea Sagasti – Zazpirak Bat, Rosario
· Angelo Fornabaio – Euskaldunak Denak Bat, Arrecifes
· Aranzazu Arrascaeta – Euskal Etxea, San Luis
· Flavio Andrea Galarza – Corpus Christiko EE (Misiones)
· Gaspar Jaurena – Gure Txokoa, Córdoba
· Ignacio Sarmiento – Zazpirak Bat, Rosario
· Iker Eiheragibel – Zazpirak Bat, Rosario
· Juan Pedro Sauré – Colectividad Vasca, Concordia
· Liliana Rouan – Euskal Etxea, Villa Mercedes (San Luis)
· Lucía Gutiérrez – Emakume Abertzale Batza, Buenos Aires
· Marcela Patricia Balbi - Eusko Aterpea, Gral. Rodríguez
· María Nerea Grassi de Goicochea – Unión Vasca, Bahía Blanca
· María Nora Arras – Danak Bat, Bolivar
· María Raquel Lissarrague – Gure Etxea, Tandil
· Marisa Mindeguia – Beti Aurrera, Chivilcoy
· Martín Etchegaray – Laurak Bat, Buenos Aires
· Matías Garat Ortiz – Gure Etxea, Santa Fe
· Milagros Hormazabal – Euskal Etxea, San Nicolás
· Nilda Sonia Huiche – Euzkal Etxea, Comodoro Rivadavia
· Noelia Diaz Etxepare – Euskal Etxea, Villa Mercedes (San Luis)
· Pablo Acuña Ochoteco Landueza – Kotoiaren Lurra, Chaco
· Romina Mindeguia – Beti Aurrera, Chivilcoy
· Stella Call de Mindeguia – Beti Aurrera, Chivilcoy
· Teresa del Carmen Umbon – Eusko Etxea, San Juan


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia