euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk euskal etxeek 2011ean eska ditzaketen hitzaldi eta hizlarien zerrenda plazaratu du

2011/04/07

Mikel Ezkerro FEVAk plazaratu duen zerrendako hizlarietako bat da. Argazkian, hitzaldi bat ematen agertzen da, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean.
Mikel Ezkerro FEVAk plazaratu duen zerrendako hizlarietako bat da. Argazkian, hitzaldi bat ematen agertzen da, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean.

PUBLIZITATEA

Argentinako euskal elkarteak biltzen dituen FEVA federazioak aditzera eman berria du 2011 ikasturtean euskal etxe argentinarrek euren kultur programak osatzeko federazioari eskatu ahal izango dizkioten hitzaldi eta hizlarien izen zerrenda. Dauden baliabideak ahalik eta ongien baliatzearren, gai eta interes antzekoak dituzten euskal etxeak eskualdeka biltzea eta eskabideak elkarrekin egitea galdegiten da. Edonola ere, euskal etxeak dira gaiak eta hitzaldiak erabakitzen dituztenak, FEVAk garraio gastuak bere gain harturik eta euskal etxeek hizlariaren ostatua eta hitzaldiak eragin ditzakeen tokiko gainerako gastuak. Aurtengo eskaintza 37 gai dira, 17 hizlarik emanak.

Buenos Aires, Argentina. FEVAk plazaratua du Argentinan eta Hego Hemisferioan hasi berria den 2011 ikasturterako prest dituen hitzaldiak. Kasu honetan, bitartekaritza lana da federazioak egiten duena, izan ere hitzaldiak emateko prest dauden hizlarien eta, euren kultur programazioan euskal gaiak eta hizlariak nahi dituzten euskal etxeen artekoa.

Aurreko urteetan bezala, FEVAk gogora ekarri du komenigarria dela ahal den neurrian interes bera daukaten euskal etxeen eskabideak eskualdeka antolatzea, hizlaria bidaia berean eskualde horretako euskal etxe desberdinetara heldu ahal izan dadin, eta gastuetan ere gauzak partekatuago antolatu ahal izan daitezen.

Jakina denez, eta orain arteko bideari jarraiki, FEVA hizlariaren garraio gastuez arduratzen da eta euskal etxeak, berriz, hizlariaren ostatuaz eta hitzaldian sor ditzakeen tokiko gainerako logistika gastuez, hala nola lokala, publizitateaeta abar.

Eskabidea gauzatzeko prozedura, beraz, hauxe da: 1.- Hizlaria eta hitzaldia hautatzea 2.- Inguruko euskal etxeekin harremantzea, interes bera badute haiekin koordinatzeko hizlariaren datak eta etorrera 3.- Eskabidea egitea FEVAri, data aldetik lehenesten diren datak  (bat baino gehiago) ipinita 4.- FEVAk bitartekaritza lana egiten du hizlariarekin operazioa ixteko

Hona 2011eko FEVAren kultur eskaintza (esan beharra dago, guk dakiguneraino, hitzaldi guztien proposamenak gaztelaniaz egiteko izan direla. Heldu zaizkigun gaztelaniazko izenburuez eta azalpenez bildu ditugu hona):

a) ARTURO CAMPION IKASKETA ZENTRUTIK. LAPRIDAKO EUSKAL ETXETIK 

a.1. EUGENIA CRUSET
-El proceso de paz en Irlanda del Norte ¿Un Ejemplo para el País Vasco?
-Irlandeses y vascos en Argentina: Una historia de encuentros y algunos pocos desencuentros

a.2. EDUARDO TORRY
-Instituciones vascas en Argentina

a.3. CESAR ARRONDO
-Euskalherria: breve Historia de una Nación
-Taller de Historia de los vascos (4 clases)
-Gernika Ayer y Hoy (Video y Charla)
-La Conquista de Navarra de 1512 (Charla y Video)
-Diáspora y conflicto vasco

a.4. JUAN CARLOS IBARROLA
-De Brujas y brujerías
-San Juan, solsticio y brujas
-Conozcamos Navarra
-Conozcamos Iparralde

a.5. SERGIO RECARTE
-Gernika: el grito del Horror

a.6. MIKEL EZKERRO
-Centro Vasco, sentimiento y formación
-La Juventud en los Centros Vascos
-La Mujer en el Centro Vasco
-La búsqueda de las Raíces Vascas
-Iniciación a la Cultura Vasca
-Emigrados y Exiliados vascos en Argentina

a.7. JOSE DOMINGO
-El Nacionalísimo vasco y la guerra civil
-El hombre prehistórico vasco

a.8. CARLOS MARTINEZ
-Iparralde de la revolución a la actualidad
-Euskal Herriko Laborantza Ganbara
-DEMO
-Euskal Herria Bai, vivir, trabajar y decidir en Iparralde

b) SAN NICOLASeko EUSKAL ETXETIK 

b.1. DAMIAN CEBEY
-La desconocida MGAE (Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi)

c) ARRECIFESKO EUSKAL ETXETIK 

c.1. LAURA NOBILE DE ABARRATEGUI
-Lo que el hijo desea olvidar, el nieto desea recordar: introducción a la genealogía y genealogía vasca. Contenido:Fuentes orales y documentales. Archivos eclesiásticos, civiles, judiciales y privados. Censos de población. Registros de entradas al país. Software para contener y compartir información. Páginas especializadas. Recursos en la web. Archivos vascos

c.2. MARILUZ ARTETXE
-Identidad Vasca

d) GENERAL RODRIGUEZko EUSKAL ETXETIK

d.1. ELENA ITCEA GORASURRETA
-Obra Escultórica de Eduardo Chillida
-Picasso: vida y obra del autor de "Gernika".
Charla en dos partes: a) Análisis de las obras de las diferentes etapas expresivas a lo largo de toda su vida b) El simbolismo y análisis compositivo de su obra cumbre: El Gernika"

e) ROSARIOKO ZAZPIRAK BAT EUSKAL ETXETIK

e.1. FERNANDO LIZARBE (a partir de junio de 2011, sólo CCVV cercanos a Rosario)
-Nociones básicas de Euskal Herria v La actualidad del Nacionalismo Vasco
-El euskera. Su origen y su actualidad

e.2. FELIPE EIHERAGIBEL
-Conceptos Básicos y organización actual de Euskadi

f) RIO CUARTOKO EUSKAL ETXETIK

f.1. MARIA ECHAVE
-Cocina vasca campesina – Euskal Baserri Sukaldaritza

g) VILLA MERCEDESko EUSKAL ETXETIK

g.1. DR. JULIO ESNAOLA
-El Derecho a la Autodeterminación de los Pueblos y el Derecho a la Nacionalidad

h) BUENOS AIRESko EUSKALTZALEAK EUSKALTEGITIK

h.1. CELIA ESCUDERO
-Mitología vasca
Objetivos: hacer conocer y valorar las raíces de las creencias vascas. Revaloración del concepto de mito para las culturas contemporáneas. Cosmovisión vasca en la etapa pre-cristiana de sus creencias. Algunos de los personajes míticos más importantes de la mitología vasca y su rol en las creencias



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia