euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk euskal etxeei programatzeko eskaintzen dien 2013ko hizlari eta hitzaldi sorta plazaratu du

2013/05/20

Elena Itcea irakaslea Picassoren Guernicari buruzko hitzaldia ematen Pilar-ko Euskal Etxean, FEVAren kultur eskaintzako aurreko edizio bateko parte
Elena Itcea irakaslea Picassoren Guernicari buruzko hitzaldia ematen Pilar-ko Euskal Etxean, FEVAren kultur eskaintzako aurreko edizio bateko parte

PUBLIZITATEA

Argentinako FEVAk (euskal elkarteen federazioak edo euskaraz ofizialki Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna izena duen erakundeak) aditzera eman berria du 2013rako, kide dituen euskal etxeen esku ipintzen duen hizlari eta hitzaldi zerrenda, nahi dutenek euren kultur ekitaldien barne sar ditzaten. Tratuaren arabera, FEVAk garraio gastuak ordaintzen dizkie hizlariei, eta euskal etxe interesatu bakoitzak bere gain hartzen ditu bertako ostatuak-eta. 18 gai eta 9 hizlari biltzne ditu 2013ko zerrendak.

Buenos Aires, Argentina. Eskuragai dago honez gero FEVAren 2013rako kultur eskaintza. Aurrekoetan bezala, Federazioak eskualde eta datak bildu eta koordinatzea iradokitzen du, hizlari bakoitza eskualde batera joan behar duelarik, bidaia berean ahalik eta euskal etxe interesatu gehien bisita dezan.

Urtero legez, FEVAk bere gain hartuko du hizlarien garraioa eta bertaratzea eta euskal etxe bakoitzak hizlariaren janari-ostatuak eta hitzaldia antolatzeak dakartzan gastuak bereganatuko ditu. Prozedura ere ohikoa izango da: euskal etxeak interesa duen hitzaldi/hizkaria hautatuko du; inguruko euskal etxeekin kontaktatuko du, interesa badute, data berean bisita dezan eskualdea; euskal etxe bakoitzak eskabidea egiten dio FEVAri, bizpahiru data proposamen eginez; FEVA hizlariarekin mintzatu eta tratua itxiko du.

2013ko zerrenda

Hitzaldi guztiak gaztelaniaz izango direnez, guk dakigula behintzat, euren jatorriko izenburuz bildu ditugu hona.

-La Nación Vasca y su derecho al futuro (Marianela Rimini, Juani Sáez)
-Lo que el hijo desea olvidar, el nieto desea recordar: introducción a la genealogía y genealogía vasca (Laura Nobile)
-Euskalherria: breve Historia de una Nación (Cesar Arrondo)
-Taller de Historia de los vascos (4 klase) (Cesar Arrondo)
-Gernika Ayer y Hoy (Bidea eta hitzaldia) (Casar Arrondo)
-Diáspora y conflicto vasco (César Arrondo)
-El proceso de Paz en Irlanda del Norte ¿Un ejemplo para el País Vasco? (Eugenia Cruset)
-De Brujas y brujerías (Juan Carlos Ibarrola)
-San Juan, solsticio y brujas (Juan Carlos Ibarrola)
-Centro Vasco, sentimiento y formación (Mikel Ezkerro)
-La Juventud en los Centros Vascos (Mikel Ezkerro)
-La búsqueda de las Raíces Vascas (Mikel Ezkerro)
-El Nacionalísimo vasco y la guerra civil (José Domingo)
-El hombre prehistórico vasco (José Domingo)
-Euskal Herria Bai, vivir, trabajar y decidir en Iparralde (Carlos Martinez)
-Historia de la pelota vasca (Pablo Ubierna)
-Mujeres de Emakume de Bs. As. y Rosario, ayuda a refugiados (Mauro Vitullo)
-Historia reciente del País Vasco, una mirada desde la historia social (Sebastian Ruiz)

-FEVA
Lavalle 1718 - 5º D
CABA C1048AAP
(54) (0) 11 4372-3520
www.fevaonline.org.ar
feva2000@fibertel.com.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia