euskal diaspora eta kultura
2013/04/11
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Lantegi teoriko-praktikoa izango da Pergaminokoa, apirilaren 27 eta 28an egiteko Lagun Onak Euskal Etxearen egoitzan (9 de Julio 835), helburu gisa euskal dantza talde zuzendariak eta dantzari aurreratuak dituena, ikasitakoa atzera euren herri eta euskal etxeetan irakats ahal izan dezaten. Bina partaide onartuko dira normalean euskal etxe bakoitzeko.
EGITARAUA:
LARUNBATA, apirilaren 27a
-09:00etan, harrera
-10:00etan, dantza-tailerra; arduradun, Josetxu Astolfi, Manuel Irastorza eta Lorenzo Bucci, Bahia Blancako Beti Aurrera taldekoak
-13.30etan, bazkaria
-15.30etan, dantza-tailerraren segida
-21:00etan, afaria
IGANDEA, apirilaren 28a
-10:00etan, euskal kultur formakuntza
-12:00etan, kultur formakuntza eta dantza tailerraren itxiera. Ondorioak
-13:00etan, bazkaria
Parte hartzeko baldintzak:
-Bazkariak bere kontu hartuko ditu FEVAk
-Txartelak: bidaiak euskal etxe partaideen kontu
-Ostatua: seguruenik familietan, beraz hala bada parte hartzaileek toailak eta izarak/mihiseak/maindireak edo lo-zorroak eraman beharko dituzte. Hau guztia garaiz zehaztu eta jakin araziko da
-Izena emateko, formulanioa bete eta FEVAri helarazi behar zaio, apirilaren 19aren aurretik
Bestalde, FEVAk aurreratu nahi izan du maiatzaren 11ean Buruzagi Formakuntzarako tailer berri bat egingo duela, Rio Cuarton, Cordoba probintzian, eta xehetasunak aurki jakin araziko dituela.
-FEVAren webgunea: www.fevaonline.org.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus